Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Zubietako errauste plantaren obrak eteteko eskatu du

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT-GEIS) prentsaurrekoa eman zuen Usurbilen, Potxoenean eta bertan Zubietako errauste plantaren obrak eteteko eskatu zuen, munduan egin diren azken ikerketa zientifikoek berriz ere erakutsi dutelako inguruko biztanleek gaixotasunak garatzeko arrisku handiagoa dutela urrunago daudenek baino.

a

ehunetik gora ikerketa aztertu dira

Agerraldian hiri hondakinak erraustearen eragina aztertzen duten osasun arloko profesionalek azken ikerketen emaitzen berri eman zioten iritzi publikoari. OEIT-eko medikuek ehunetik gora ikerketa aztertu dituzte, eta jakinarazi dute ez dutela aurkitu erraustegiek osasunean kaltegarik sortzen ez dutela frogatzen duen ikerketarik: “Kontrakoa da aurkitu duguna”.

  • 2011, Ranzi: pleurako eta maskuriko minbiziaren hilkortasuna handitu egiten da.
  • 2014, Golini: gaixotasun kardiobaskularrak eta arnasbidetakoak (azken hauek adin pediatrikoan ere) izateko arriskua handitzen dela frogatzen du.
  • 2015, Ancora: pankreaseko minbiziaren handitze bat frogatzen du. Honekin batera pleurako, gibeleko eta laringeko minbiziengatik emandako ospitalizazioen handitzea eman zen.
  • 2016, Minchilli: gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskua handitzen da.
  • 2016, OME: erraustegi berriek ere biztanleriaren osaunean eragiten dute.

informazioa zabaltzeko konpromisoa

OEIT-k egiaztatutako eta kalitatezko informazio zientifikoa zabaltzeko konpromisoa berresten du eta hau lortzeko hiritar guztien eskura jarri dituzte aipatutako ikerketa guztiak sare sozialen bidez. Honekin batera, eremu ezberdinetako eragileekin harremanetan jartzeko asmoa dute. Bilera erronda honen helburua errauskailuak osasunerako kaltegarriak direla frogatzeko ebidentzia zientifikoa nahikoa badagoela jakinaraztea izango da.

Zabalgarbi inguruan arsenikoa

Bizkaiko Zabalgarbiko erraustegia inguruan izaten ari den eraginaz kezkatua azaldu dira OEIT-ko medikuak: “Oso kezkatuta gaude Zabalgarbiko inguruko landaretzan aurkitutako arsenikoaren mailagatik. Izan ere, maila hau boskoiztu egin da erraustegia martxan jarri zenetik. Honen ondorioz, bere inguruan landatutako barazkiak jatea osasun arrisku bat izan ahal da kontsumitzaileentzat”. 

Zabalgarbi inguruko barazkiak ez kontsumitzea aholkatzen du OEIT-k eta Ingurumen Sailari ikerketa bat egitea eskatzen diote, bi helbururekin:

  1.  Landaretzan metatzen ari den arsenikoa nondik datorren zehaztea.
  2. Bertako barazkiak jatea arriskutsua izan zitekeen eremuaren mugaketa egitea.

“Ingurumen Sailari eskatzen diogu Zabalgarbiren kautelazko geldiera, ziurtatu arte erraustegia ez dela arsenikoaren mailaren igotze horren iturburua”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s