Abenduaren 9an “Denak gara bakegileak. Orain presoak” mobilizazio erraldoia Parisen

Bakearen artisauen mugimenduak abenduaren 9rako (larunbata) Parisen mobilizazio erraldoi bat antolatu du “Denak gara bakegileak. Orain presoak” lemapean. Bertan, Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzea eskatuko da. Parisera joateko tren zerbitzuak beteta daudenez, Usurbildik autobus zerbitzua antolatu da. Izena emateko Aitzaga tabernan.

Parisen eskaera argi bat plazaratuko da, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri onartezinak kentzeko eskaera egingo da: presoen hurbilketa, gaixo diren presoen askatzea, baldintzapeko edo behin behineko askatasun neurriak har ditzaten pertsonen askatasunerako, berdin kondena bukatzear duten presoak. Berehalako neurri horiek presoen gaiaren konponketa integralaren lehen urratsa izango da. Bake prozesuan inplikatzea eskatuko zaio baita Frantziako Gobernuari.

ABENDUAREN 7, 8 ETA 9AN PARISE ESKUALDEKO PRESONDEGIEN MARTXA

ETAPAK

  • Abenduaren 7 an, ostegunez : hitzordua: 9:30 Réau-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea, Fleury Mérogis-eko presondegia arte (22 km).
  • Abenduaren 8an, ostiralez Hitzordua: 9:00tan Fleury-Mérogis-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea Fresnes-eko presondegia arte (17 km).
  • Abenduaren 9an, larunbatez : hitzordua : 8:30 Fresneseko presondegiaren aintzinean ta martxaren abiatzea Pariseko 18 juin 1940 plaza arte ( Pariseko Montparnasse geltokiaren ondoan) (10 km)
  • Hitzordua: 11:00 Porte d’Orléans (Sekuritate arrazoinengatik, abenduaren 9an trenez edo autobusez etorriko diren guzieri galdegiten diegu 18 juin 1940 Plazara joatea zuzenean, han animazioak izanen direlarik)

ABENDUAREN 9AN LARUNBATEZ PARISEN

  • 11:00-12:00 Euskal Herritik etorritako autobusen heltzea Montparnasse Geltokira.
  • 11:30 Elkarretaratzea Montparnasse geltokiaren aintzinean, animazioen hastapena, Euskal Herritik etorritako trenei harrera.
  • 12:00 Presondegien martxari harrera.
  • 12:30 Manifestaldiaren abiatzea.
    Euskal Herriko talde ainitzek alaituko dute : joaldunak, txarangak, trikitixak, gaiteroak, txistulariak, dantzariak etab… Kamioi zono baten gainean artista andana batek manifestaldia animatuko du: Bad Sound System + Fermin Muguruza, Zebda-ko Mouss eta Hakim, Ogres de Barbak-eko Fredo, Oreka TX, Roce etab…
  • 14:00 Manifestaldiaren heltzea. Hitz hartzea.
  • 14:30 Kantuak.
  • 15:00 Elkarretaratzearen bukaera, autobus eta trenetara itzulera.
  • 17:00 Gaualdia Pariseko Euskal Etxean.

ABENDUAREN 9AN, ARRATSALDE BUKAERAN ETA GAUEAN

  • Parisen bizi edota geratuko direnentzat abenduaren 9ko manifestaldi masiboa amaitu eta gero, Pariseko Eskual Etxeak, bere ateak irekiko ditu, bi afari txanda proposatuz: bata 16:30ean eta bestea 18:30ean. (Afarirako txartelak aurrez eskuratu beharko dira).
  • Gauen  “Garilak 26” taldearen emanaldia.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s