Usurbildarren sormena 52. Durangoko azokan

Atzo Durangoko Azokak ateak zabaldu ziren, ditu, 52. urtez. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Sormenaren lurraldeak 240 stand, 400 nobedade eta 200 ekitalditik gora izango ditu kulturzale eta euskaltzaleentzat. 120 kazetari baino gehiago akreditatu dira Azokaren jarraipena Landakotik egiteko.

a

Irekiera ekitaldia

Landako Gunearen ohiko ordutegia, urtero legez, goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte izango da. Lehen egunean ordea, ate irekiera ohikoa baino apur bat lehenago izan zen, 10:20ean. Martxel Rodriguez dantzariak ikuskizun bat prestatu zuen ate irekierarako. Rodriguezek Kukai dantza taldean parte hartzen du Oskara ikuskizunean eta azken Max sarietan dantzari onenaren sarirako nominatua izan da. Inaugurazio-ekitaldia, bere aldetik, 12:00etan izango zen. Yolanda Arrieta idazleak eta L’Atelier dantza eskolak elkarlanean “Hasieraren hazia” lana eskaini zuten.

Zortzi gune

8 gune izango ditu Durangoko Azokak:

  • Areto Nagusia (gogoetaren plaza)
  • Kabi@ (digitalaren plaza)
  • Saguganbara (txiki eta handien plaza)
  • Plateruena (kontzertu handien plaza)
  • Ahotsenea (sortzaileen plaza)
  • Irudienea (ikus-entzutekoen plaza)
  • Szenatokia (arte eszenikoen plaza)
  • Azoka TB

Doako autobus zerbitzua

Durangoko Azokak hirugarren urtez doako autobus-zerbitzua antolatu du Iurretako aparkalekuetatik Landako Guneraino, bisitariei erraztasunak emateko asmoz. Euskotrenek ere zerbitzu bereziak izango ditu Bilbotik Durangoraino.

Usurbildarrak Durangoko azokan

Anenduaren 6tik 10era arte milaka euskaltzale hurbilduko da Durangoko Azokara. 200 kultur ekitaldi baino gehiago iragarri dituzte eta 400 nobedade baino gehiago bilduko ditu azokak: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta bestelako 27 produktu. Horien artean, usurbildarren sormen lanak.

Abenduak 6, asteazkena

  • 12:00-13:30 Areto Nagusian: Hasieraren hazia sarrera hitzaldia. 52. Durangoko Azokari hasiera ofiziala emateko ekitaldia da- Yolanda Arrieta idazleak eta L’Atelier dantza eskolak elkarlanean Hasieraren hazia lana eskainiko du.

Abenduak 7, osteguna

  • 16:20-16:50 Ahotsenea Zuzenekoak eremuan: Erokomeri. “Hiru urte Euskal herriko hainbat herritako festa eta txoko dantza jartzen ibili ostean gure lehen diskoa grabatzeko jauzia eman dugu. Garate estudioak-en grabatu dugu Martxel Arkarazorekin urriko lehen bi asteetan. 10 kantuz osatutako diskoa dakarkigu, horietako bi instrumentalak direlarik: intro-a eta fandango arin-arina”. Abesti gehienetan trikitia izango du oinarri eta kantuak ska-rock eta pop izaerakoak izango dira”.

Abenduak 8, ostirala

  • 11:30-11:55 Ahotsenea Solasaldiak: Joseba Tapia eta Besamotzak. Joseba Tapiaren bakarkako lanetako 12 abesti bildu eta berriro grabatu egin ditu, oraingoan hirukote formatuan eta kitarra elektrikoarekin.
  • 16:30-17:00 Areto Nagusian: Jakoba Errekondoren 2018ko Ilargiaren Egutegia (Argia). “Ilargiaren Egutegiak nekazaritza ekologikoan eta biodinamikoan egin behar diren lanen laburpen bat jasotzen du. Hilabeteka lanen 12 adibide jartzen dira. Ilgora eta ilbehera. Hilabete bakoitza Pello Zabalak aukeratutako esaerek osatzen dute. Tenporen informazioa ere jasotzen da”.

Abenduak 9, larunbata

  • 17:40-18:10 Ahotsenea Zuzenekoak: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, ‘Haziak’. “Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik, trikitixako maketa lehiaketako 8 talde irabazleen (tartean Ttipika taldekoen) 10 abestiz osaturiko diskoa da. Zuzeneko emanaldian bi taldek hartuko dute parte”.
  • 18:00-18:25 Ahotsenea Solasaldiak: Jakoba Errekondo & Antton Olariaga Landareak lantzen (Argia). “Komikia. Era erraz eta ulergarri batean eskainita landareak nola baliatzen hasi eta ikasteko gida. Bertan arlo desberdinak landuko dituzte: baratzea, lorategia, fruitu arbolak eta basoa”.

Abenduak 10, igandea

  • 19:40-20:10 Ahotsenea Zuzenekoak: Odolaren Mintzoa, Etsipenaren aurka (auto-ekoizpena). “Bederatzi abesti zuzen bezain sakonez osaturiko lan berria aurkeztuko dute. Bertan, dotoreziaz nahasten dira pop-rockaren melodia gazi-gozoak, gaurkotasunez bustitako hitz gordinak, hardcore eta metalaren zutabeak dituzten oinarri musikal sendoekin”.

informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s