Badator Olentzero!

Igandean Olentzero iritsiko da Euskal Herriko etxeetara, baita Usurbilera ere. Eguna Iritsi bitartean hainbat ekimen antolatu dira Usurbilen, Aginagan eta Zubietan. Jarraian egutegia.

Abenduak 22, ostirala

Zubietako Eskola

  • 12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.
  • Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. Bide batez, aurtengo udan jaso zuten albistea ospatuko dute; etorkizunean LH osoa eskaintzeko aukera izango dutela ospatuko dute. Inplementazioa urtez urtekoa izango da.

Udarregi Ikastolako Haur Eskola

  • 16:45 Guraso, haur, hezitzaile, familia, lagunak… Haur Eskolako patioan elkartuko dira Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.
  • 17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diote Olentzero eta Mari Domingini 2-3 urteko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.
  • Ondoren, jolastokian elkartuko dira berriro eta gabon kantak abestuz kalejiran joango dira frontoira.
  • 18:15-18:30 aldera, frontoira iristea. Haur Eskolako haurrentzako askaria, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak

  • Ostiraletako zinea: “Fénix 11×23” Ordua: 19:00.
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Sinopsia: 2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz.
  • Jatorrizko hizkuntza Katalana – Gaztelera
  • Azpitituluak: Euskaraz.
  • Iraupena 96 min.
  • Urtea: 2012.
  • Sarrerak: egunean bertan, 2 eurotan.

Abenduak 22-urtarrilak 7

Askatasuna plazan izotz pista

  • Ordutegia: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
  • Sarrera: Hurbilagoko saltokietan zuzenean erosita: 1,5€. Izotz pistan bertan: 3€.
  • Oharra: izotz pistaren alboan, kafetegi zerbitzua Askatasuna plazako bolatokian.
  • Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea

Abenduak 23, larunbata

Aginagako katekesi taldea

  • 09:00 Gabon kantak abesteko kalejira, Aginagako Eliza paretik abiatuta.

Aginagako Antxomolantxa Elkartea

  • 18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagan: Urte osoan zehar mendian gogor lanean ibili eta gero, menditik datorren Olentzerori ongi etorria egingo zaio Sekaña parean. Trikitilarien laguntzaz frontoi ingurura gerturatuko dira eskutitzak emateko, gaztainak jaten dituzteb bitartean.

Futbol Eskolaren Gabonetako Topaketa

  • Ordutegia: 09:30.
  • Tokia: Harane.
  • Parte hartzaileak: Usurbil F.T., Orioko F.T., Billabona K.E., Beti Ona, Allerru, Mutriku, Baztan eta Urnieta.
  • Antolatzailea: Usurbil F.T.

“Got Talent, Gaitasuna dut” Gaztelekuan

  • Ordua: 16:00.
  • Tokia: Gaztelekua.
  • Zehaztasunak: “Got Talent, Gaitasuna dut”.
  • Nori zuzendua: DBH1.
  • Informazio gehiago: gaztelekua@usurbil.eus edo 943 371 050

Abenduak 24, igandea

Kaxkoan

  • 12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingirekin euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia, frontoitik abiatuta. Aurten, herritik 595 km.ra preso dauzkaten Olatz eta Patxiren egoeraz gain, bereziki islatuko da beren alaba Xuarena, sakabanaketa dela medio, ezin baitu Usurbil ezagutu. Giro alaian, kantuz eta samurtasunez helaraziko diete hirurei lagunkidetasuna. Ahal dela, baserritarrez jantzita etortzea eskatu da. Antolatzaileak: Usurbilgo herri eragileak.
  • 17:30 Parrokia aurrean: Gabon kanta jira jaiotzarekin. Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.
  • 17:00etatik aurrera, Olentzeroren lagunek berarentzako gutunak bilduko dituzte Dema plazan.
  • 18:00 Haranetik idi gurdian helduko da Olentzero Ugarte baserri parera. Handik Dema plazarako bidea kantuan, Olatz Kortak gidatuko duen kalejiran. Bidean zehar Bordatxo edota Sutegi inguruetan, adar joleak, txalapartariak, bertsoak… Dema plazan, suaren istorioa, gaztain jana eta Olentzeroren gutun bilketa. Antolatzailea: herritar eta eragile talde bat.

Santuenean

  • 17:50 Olentzero Santuenea Elkartetik. Antolatzailea: Santueneako elkartea eta gurasoak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.