Larunbatean ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik’ VIII. errezitaldia Lasarte-Orian

Urtero bezala, Lasarte-Oriako presoen lagunak antolatuta, abenduaren 30ean (larunbata)  ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik’ VIII. errezitaldia egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 19:30ean.

Presoen hitzak herrira ekartzea du ekimen honek helburu, kultura izanik lokarri. Gaur egun lau preso politiko ditu Lasarte-Oriak: Aitzol Iriondo, Xanti Arrospide, Jabi Gallaga eta Ibon Fernandez. Hauen eskutitz, audio eta sormen lanak izango dira ikus-entzungai abenduaren 30ean. Bi preso politiko gutxiagoren hitzak ere taularatuko dituzte Lasartearrek aurtengo emanaldian, Rafa Diez eta Pello Eskisabel aurten atera baitira kalera.

kolaborazio bereziak

Aitzol Iriondok idatzitako antzerki gidoia izango da oinarria, eta Iriondok urtero lotzen ditu Lasarte-Oriaz kanpoko preso politikoen kolaborazio bereziak. Aurten, Mikel Antzaren mikropoesiak eta Itziar Morenoren poesiak ere taularatuko dituzte. Lasartearrak dira emanaldia egiten dutenak, batzuek antzerkia eginez, besteek dantza, musika joz, irakurriz.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.