Ostiralean amaitzen da Usurbilgo Ernaik antolatutako 3. Gazte Topaketak

Usurbilgo Ernaik 3. Gazte Topaketak antolatu ditu abenduaren 27tik 29ra. Hezkuntza, feminismoa, Herrialde Katalanetako prozesua, Errekaleor edota Usurbilgo gazte mugimenduari buruz hausnartzen ari dira.

Usurbilgo Ernai

“2015az geroztik egin bezala, 3. Gazte Topaketak antolatu ditu Usurbilgo Ernai gazte erakundeak abenduaren 27tik 29ra. Oparo dator hirugarren edizioa. Antolatzaileek prest dute topaketon egitarau eta kartela. Hezkuntza, feminismoa, Herrialde Katalanetako prozesua, Errekaleor edota Usurbilgo gazte mugimenduari buruz hausnartuko dute. Baina aisialdirako tarterik ere hartuko dute, musika edota jan edanaren bueltan.

Egungo gizarte eredu hegemonikoaren aurka gazte usurbildarrok biltzen garen hirugarren urtea da honakoa. Garunak irauli, ideiak askatu, esperientzia berriak ezagutu eta elkarrengandik ikasteko baliatzen ditugu topaketak. Askotan esan ohi dugu herri eredu justu, demokratiko, parekide eta euskalduna eraiki ahal izateko ezinbestekoa dela gure buruen jabe izatea. Nola egin hori praktikan, ordea? Helburu hori erdiesteko tresnak eskaintzen dizkigute gazte topaketek. Horregatik, aurten, egitarau oparoa osatu dugu Usurbilgo, Euskal Herriko zein eremu internazionaleko errealitateak gurera ekarriz eta baita gai anitz eta ezberdinak ukituz ere”.

Egitaraua

Abenduak 27, asteazkena

  • 11:00 Hitzaldia Potxoenean: “Hezkuntza kolektiboak ezagutzen”.
  • 17:00 Tailerra Potxoenean: “Gazte harremanak eta ahalduntze tailerra”.
  • 19:00 Mahai-ingurua Aitzagan: “Musika eta politika”.
  • 22:00 Iraultza sobietarrari buruzko dokumental proiekzioa Sutegin: “1917-2017”.

Abenduak 28, osteguna

  • 11:00 Hitzaldia Potxoenean: Herrialde Katalanetako Procés-aren gakoak, Arran-eko ordezkaritzaren eskutik.
  • 17:00 Hitzaldia Aitzagan: “Errekaleor ezagutzen, etxebizitza eredua”.
  • 19:30 “Pasaiako Badia” dokumentalaren proiekzioa Sutegin.
  • 22:00 Peputz bakarlaria (Hernanitik) Aitzagan.

Abenduak 29, ostirala

  • 18:00 Mahai-ingurua Aitzagan: “Usurbilgo Gazte Mugimenduaren bilakaera. Itaya eta gero zer?”.
  • 21:00 Afari-tertulia herriko preso ohiekin Aitzagan eta eskutitz bidalketa Olatz, Patxi eta Xuari.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s