Urtarrilaren 8an Usurbilgo Kantu Taldearen urteko lehen entsegua

Urtarrilaren 8an (astelehena) Gabonetako oporraldian ostean, Usurbilgo Kantu Taldea berriz bilduko da, ohi bezala, 18:00etatik 19:00etara Udarregi Ikastolako kantu gelan. 2018ko lehen entsegua izango  da eta beraz, kantu taldean parte hartu nahi dutenek bertara gerturatu besterik ez dute egin behar.

URTARRILAREN 27an kantu-jira

Hurrengo kantu-jira urtarrilaren 27an (larunbata) izango da, 12:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.

KANTU-LIBURUXKA 5 EUROTAN

Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen eta eskuragarri dago 5 eurotan  Noaua! Kultur Elkartean eta Lizardi liburu dendan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantuen eta egileen inguruko zenbait datuekin batera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s