Otsailaren 10eko inauterietako gaia aukeratu da: Euskal Herriko pertsona ezagunak

2018ko inauteriak otsailaren 10ean (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Antolatzailea Noaua! Kultur Elkartea da eta aurrerago egitarauaren berri emango duela adierazi du. Abenduan inauterien gaia aukeratzeko zerrendak jarri ziren  herriko hainbat guneetan eta dagoeneko gaia aukeratua dago: Euskal Herriko pertsona ezagunak.

Noaua! K.E.: “Famatuen alfonbra gorria osatu nahi genuke otsailaren 10erako antolatzen gabiltzan Inauteri Festan. Euskal Herriko pertsona ezagunak gonbidatu nahi genituzke mozorro festara; kirolariak, antzezleak, musikariak, aurkezleak, politikariak, herri eragile nahiz mugimenduetako aurpegi ezagunak… Erreferente edo bide urratzaile izan ditugun hamaika pertsona ezagun ditugu Euskal Herrian. Denek hona etortzea ezinezkoa izango dutenez, alfonbra gorrirako izarrak behar ditugu, zuek alegia. Animatu beraz. Gustukoen edo gustuko ez duzun pertsona ezagun horren paperean sar zaitezkete, otsailaren 10ean. Hortxe, Inauteri Festan mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Azken asteotan elkartea@noaua.eus helbidean edota Bordatxo, Txirristra, Benta, Txiriboga, Txapeldun, Guria, Artzabal eta Aitzaga tabernetan jarritako zerrendetan egin dituzuen ekarpenetatik hautatu dugu. Milesker beste behin, zuen ideiengatik! Eta orain lanera, mozorroa prestatzera. Bi hilabete eskas geratzen dira. Egun horri begirako ekimenen berri ematen joango gara urtarriletik aurrera”.

Aurreko urteetan zer gai aukeratu ziren?

Azken urteetan  Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda jarri dugu hemen.

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: Ingurumena
  • 2018: Euskal Herriko pertsona ezagunak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.