Urtarrilaren 25ean Ugartondoko babestutako etxebizitzak zozketatuko dira

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak urtarrilaren 25ean (osteguna) Ugartondoko babestutako etxebizitzak zozketatuko direla iragarri du. Zozketa modu irekian egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Oiardo Kiroldegian.

Usurbigo Udala: “Alkatetzak 2017ko azaroaren 30ean emandako dekretuen bidez, Hiri-Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 eremuan, Ugartondon, eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleitzeko zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei tartekatutako erreklamazioei erantzun die, bai eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu Hala, etxebizitza horiek zozketatzeko eguna ere ezarrita dago dekretu horretan: 2018ko urtarrilaren 25ean egingo da zozketa, arratsaldeko 18:00etan, Oiardo Udal kiroldegian, ekitaldi publikoan”.

Guztira, 92 etxebizitza eraikiko dira:

  • 46 babes ofizialeko etxebizitzak.
  • 46 etxebizitza tasatuak.
  • Babes ofizialeko etxebizitzetan bi logelako 20 etxebizitza (horietako bi ezinduentzat egokituak) eraikiko dira, eta hiru logelako 26 etxebizitza. Tasatutakoetan ere, beste horrenbeste.

gizarte-sektore batzuei zuzendutakoak

Babes ofizialeko etxebizitzetan eta tasatuetan, etxebizitza batzuk gizarte-sektore batzuei zuzenduta egongo dira:

  • Bi etxebizitza ezinduentzat.
  • 70 urte edo gehiago dituztenentzat 4 etxebizitza.
  • Babes bereziko gizarte-sektoreentzat 5 etxebizitza (euren kargura adingabekoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, banaduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak)
  • 35 urte beherakoentzat 10 etxebizitza.

Guztira 157 eskaera

Babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko nahia 110 usurbildarrek azaldu dute, eta eskaera horietatik 89 izan dira onartuak. Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman zezakeen izena.

  • 59 gazte daude 35 urteko beherakoentzat gorde direnetxebitzen zerrendan (10 guztira)
  • 8 lagun daude babes bereziko gizarte-sektoreentzat zuzendu diren etxebizitzen zerrendan (5 guztira).
  • Gainerako 22 etxebizitzak kupo orokorrekoak dira. Edozein kasu, kupo horiei dagozkien etxebizitzarik tokatuko ez balitzaioke, zerrenda orokorreko zozketan beste aukera bat izango luke.

Etxebizitza tasatuetararako 47 lagunek egin dute eskaera, eta horietatik erdiak pasatxo onartu dira, 28 guztira.

  • Gazteentzat gorde diren etxebizitzen zozketan 15k parte hartuko dute (10 gorde dira guztira)
  • babes bereziko gizarte-sektoreen zozketarako bi lagunek (5 gorde ziren).
  • Zerrenda orokorrekoak 11 dira.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s