Etxerat Elkarteak KINKEA izeneko produktu promozioa abiarazi du

Etxerat Elkarteak KINKEA izeneko produktu promozioa abiarazi du. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, berriki Etxeratek bere gain hartu dituen presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea hain zuzen ere:  “Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa”. 2018. urtean lau promozio egiteko asmoa du Etxerat Elkarteak, “Erraldoia” izeneko litografia barne eta horren arabera, lau zozketa gauzatzeko asmoa.

‘Erraldoia’ litografia

Etxeratek jakinarazi du kinkearen lehendabiziko promozioan Zigor Merodio artistak ekoiztutako “Erraldoia” izeneko litografiaren 20.000 ale salduko direla. “Erraldoia” izeneko litografiaren promozioa 2018ko urtarrilaren 1etik martxoaren 20ra gauzatuko da.

zozketa batean parte hartzeko aukera

Etxerat Elkarteak abian jarri duen promozio honen baitan, 25€ren truke litografia jasoko duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoko du. Zozketa hori Andoaineko notarioaren aurrean gauzatuko da martxoaren 21ean (osteguna), aplikazio informatikoaren bitartez eta banatutako boleto guztiak sartuko dira zozketa horretan:

  • 20.000€ sari bat
  • 5.000€ko 3 sari
  • 1.000€ 15 sari
  • 500€ 20 sari
  • 100€ko 100 sari

www.kinkea.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.