Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak bi ikastaro antolatu ditu

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak bi ikastaro antolatuko ditu datozen egunetarako. Batetik, Pepa Bojo psikologoak eskainiko du: “Emakumeen ahalduntzea: emozioen tailerra”. Bestetik, “Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna” izeneko ikastaroa. Izen ematea aurrez egin behar da bi ikastaroetan eta doakoak dira: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus.


“Emakumeen ahalduntzea: emozioen tailerra”

Pepa Bojo psikologoak emango du ikastaroa. Pepa Bojo emakumeei zuzendutako ikastaro ugari eman izan ditu Usurbilen eta orain ere, urtarriletik martxora bitarte, beste bat eskainiko du: “Emakumeen ahalduntzea. Emozioen tailerra”. Ostegunetan izango da, 17:00etatik 19:00era bitarte, Bake epaitegiko atzealdeko lokalean.


“Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna” 

Sei larunbatetan emango da:

  • Urtarrilaren 13 eta 27an.
  • Otsailaren 10 eta 24ean.
  • Martxoaren 10 eta 24ean

Ordutegia 9:30etatik 13:30etara bitartean izango da, Potxoenean. Irakaslea Maddalen Aduriz izango da.

Izena emateko epea: urtarrilaren 11ra arte (osteguna) eta usurbildarrek lehentasuna izango dute.

Helburua: emakumeek zapaltzen dituen moda eredu dominantea deseraikitzea izango da; batetik, estereotipoak eta kanon estetikoak iraultzea eta gorputzen aniztasuna inbisibilizatzen duten marketingeko neurri industrialekin apurtzea; eta, bestetik, geroz eta etekin ekonomiko handiagoa lortzeko modako industriak beste herrialdetan esplotatzen dituen ehungintza enpresetako langileen, gehiengoa emakumeak, egoeraren inguruan kontzientziatzea eta moda jasangarriaren bidean alternatibak eskaintzea.

Ikastaroaren helburuak: Inbisibilizatutako gorputzak ikusarazi eta joskintza jabekuntza feministarako tresna gisa probestea da, gure gorputzak boteretu eta horietaz gozatzen ikasteko:

  1. Gure gorputzaz jabetu eta gozatu: Gorputzen aniztasuna ikusarazi eta aldarrikatuko dugu, horretarako, gorputzen antropologia landuko dugu, gure gorputzetara egokitzen diren patroiak egiten ikasiko dugularik, gure gorputzak ezagutu, maitatu eta horietaz gozatzen ikasteko.
  2. Gure sormena josi eta gorpuztu: formetan, koloreetan, ehunetan… gure izaera, pentsamenduak, emozioak aldarrikatzen dituzten jantziak josten eta pertsonalizatzen ikasiko ditugu.
  3. Moda jasangarria jantzi: Ingurumena, giza eskubideak eta lan eskubideak errespetatzen dituen jantzien bizitza ziklo jasangarriari (lehengai materialak, prozesuak, garraioa, salmenta, iraupena, kontsumoa…) ekingo diogu, armairuan ahaztuak ditugun eta janzten ez ditugun jantziak, oihalak… berrerabiliz eta konponketa teknikak ikasiz.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s