JoxAnton Artze euskal idazle eta txalapartaria hil da

Hainbat komunikabideen bitartez jakin da JoxAnton Artze herritarra hil dela. Bere gorpua ostiral eguerdi honetatik, 12:30etatik aurrera Errekaldeko Varcongada beilategian egongo da. Sare sozialetan berehalakoa izan da jendearen erreakzioa.

Nor da JoxAnton Artze Agirre?

JoxAnton Artze Agirre Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 6an eta euskal idazle eta txalapartaria izan zen. Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

a

JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ezaguna da. Ez dok Amairu taldearen sortzaileetariko bat izateaz gainera, Baga, Biga, Higaren suspertzaile sutsu izan zen. Bere anaia Jesus Marirekin batera, txalapartaren doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen. Literatur eztabaidetatik ihes, mundutik aldenduta bizi den poesia plazaratu zuen.

Poesia lanetan abangoardista, Isturitzetik Tolosan barru, Zumetarekin lankidetzan argitaratutako …laino guzien azpitik… eta …sasi guztien gainetik… , …Bide bazterrean Hi eta Ni kantari eta Ortzia lorez, Lurra izarrez olerki-liburuak idatzi zituen.

Ikusentzunezkoak ere prestatu zituen: Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua. Txalaparta-diskoak eta bere poemak ere grabatu ditu Zurezko Olerkia.

2007an, berrogei urte geroago, Pamielak Isturitzetik Tolosan barru poema liburu mitikoa berrargitaratu zuen. 2013an bi poema liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxean: Bizitzaren atea dukegu heriotza  eta Heriotzaren ataria dugu bizitza.

Argitalpenak

This slideshow requires JavaScript.

  • 1969 Isturitzetik Tolosan barru… | Joxe Ant. Arze argitaratzailea
  • 1973 …Laino guzien azpitik… | ja arze argitaratzailea
  • 1973 …Eta sasi guztien gainetik… | ja arze argitaratzailea
  • 1979 …Bide bazterrean hi eta ni kantari… | ja artze hartzabal argitaratzailea
  • 1987 Ortzia lorez lurra izarrez | Elkar
  • 1988 Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona/Elkar
  • 1994 Le monde est un grand homme et l’homme un petit monde | Iratze
  • 1998 Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat | Zubi Zurubi
  • 2000 XX. mendeko poesia kaierak – J.A. Artze | Susa
  • 2001 Oihana auhenka | Jazzle
  • 2007 Isturitzetik Tolosan barru (berrargitalpena) | Pamiela
  • 2013 Bizitzaren atea dukegu heriotza | Elkar
  • 2013 Heriotzaren ataria dugu bizitza | Elkar

Txoria Txori

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo;
baina honela
ez zen gehiago txoria izango,
eta nik…
txoria nuen maite.

Aiei, maite dudalako,
nahi ez dudana nahi behar! :
urruntzen ikusi;
urruntzen, ezin hurbilago behar dudana
maite dudalako.
Urruntzen ikustearen saminak
ni poztu behar…
txoria txori dudalako maite .

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s