“Motxiladun umeei” buruzko ‘Ur Handitan’ saioa beste hizkuntzetan azpititulatzen hasi dira

Pasa den astean ETB1 katean emititu zuten “Motxiladun umeei” buruzko  Ur Handitan saioa eta gaiaren garrantziaz jabetuta, beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena martxan jarri da. Astebetean ondorengo hizkuntzetara itzuli du jendeak: gaztelaniara, frantsesera, katalanera, asturierara, galizierara eta ingelesera. Ondorengo hizkuntzetara ere itzultzen hasi dira: Aragoiera, arabiera, alemaniera, esperantoa, irlandako gaelerara, italierara, gerogierara eta errusierara.

Lehen aldia da herritarrak modu honetan ETBko saio bat azpititulatzen dutela. Ekimena Eneko Oroz lasartearrak abiatu zuen, Twitterren @ameslaria gisa ezaguna.

Edonork hizkuntza hauetako itzulpena lagundu nahi badu, edo beste edozein hizkuntzatara egin nahi badu, egin dezake. Amara zerbitzuaren bidez ari dira programa itzultzen. Loturan sartu eta goian eskuinean dagoen botoiarekin saioa hasi behar da. Sare sozialetako kontuekin egin daiteke, erregistratu gabe. Youtuben bideoa hizkuntza horietakoren batekin ikusteko, azpitituluak aktibatu behar dira Youtubeko playerrean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.