Urtarrilaren 19an San Sebastian eguna ospatuko dute herriko ikastetxeek

Urtarrilaren 20an (larunbata), San Sebastian eguna ospatuko da Donostian eta Azpeitian, kaleetan zehar danborraden desfileak eginez. Ostiralean berriz (urtarrilak 19), inguruko herrietan bezala, Usurbilen ere San Sebastian eguna ospatuko dute herriko ikastetxeek.

Urtarrilak 19, ostirala

Udarregi ikastola

  • HH: 15:45etan danborrada Agerialdeko jolastokian. Eguraldi txarra egiten badu, estalpea erabili dute horretarako.
  • LH:  16:10ean danborrada  Ageri-Aldeko atzeko patioan. Eguraldi txarra egiten badu, errepide aldeko bi frontoiak erabiliko dira.

Zubietako Herri Eskola

  • 16:00etan Herri Eskolako ikasleeen danborrada Zubietako plazan.

Donostia

Donostian, urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da danborrada, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarteetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 upelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.

Azpeitia

Azpeitian ere, ospakizuna urtarrilaren 19an hasten da, San Sebastian bezperan, gaueko hamarrak aldera. Helduen danborradako 27 taldek herriko kaleak zeharkatzen dituzte danborra jotzen eta Soreasuko San Sebastian elizan galdialdia egin ondoren, gauerdian denak plazan elkartzen dira. Momentu horretan, San Sebastian eguna eta 24 orduko ospakizuna hasten da. Tradizioz betetako ospakizuna da, momentu, lekuek eta abestiek esanahi handia dute herritarrentzat.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.