Eusko Jaurlaritzak erraustegiaren inguruko pankartak kentzeko eskatu dio Landaberri ikastolari

Duela urtebete Lasarte-Oriako Landaberri ikastolako irakasle eta gurasoek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzak Donostian duen egoitza atarian erraustegiaren aurrean duten kezka eta ezinegona adierazi zuten, izan ere Landaberri ikastola Zubietako erraustegitik 500 metrotara baitago. Horrelako azpiegitura erraldoi batek izan dezakeen kalteaz kezkatuta agertu ziren hedabideen aurrean.

Donostian egin zuten agerraldia (Arg.: Noaua!)

bigarren gutuna eta Erantzunik ez

Agerraldi honekin batera, 2016ko maiatzean Landaberri ikastolako Organo Gorenak eskutitz bidez erraustegiaz zuten  kezka adierazi zion Donostiako Hezkuntza Delegaritzari. 2017ko ikasturtean ere bigarren saiakera bat egin zuten, baina inolako erantzunik ez dutela jaso adierazi dute:

“Nork ziurtatzen du gure haur ikasleen osasuna ez dela kalteturik izango hemendik ez oso epe luzera, urtero aurreikusten dituzten 155 mila tona errausketaren ondorioz haizatuko diren dioxina eta mikropartikula iragaitzez? Baita errausketaren ondorioz sortuko liratekeen aipatutako kopuru horren tratatu beharreko errautsen laurdenaz? Osasunean ondorio kaltegarriak ez dituela eragingo diote, ordea, Aldundiko agintariek; zein oinarri zientifikoz? Eta noren bermez? Ez, behintzat, Europar Batasuneko ingurumen Batzordearena. Piotr Barczak arduradunak dioenez, errausketa teknologiak, onurak baino, kalteak ekartzen ditu ekonomian eta ingurumenean”.

Erraustegiaren proiektua ez dator bat ikastetxea sustatzen ari den ingurumenaren eremuko egitasmoekin. Gure ikastetxearen Hezkuntza Proiektuak eta Agenda 21 proiektuak, ingurumenaren sostengarritasuna jarduerak sustatzea duena helburu, ez lirateke ez kongruente, ezta bateragarri ere zaborraren kudeaketarako errausketa proiektua nagusituko balitz”.

Pankartak kentzeko agindua

Landaberri ikastolak bidalitako gutunei ez diote erantzun Hezkuntza Ordezkaritzak baina ikastola atarian jarriak dituzten pankartak kentzea agindu diete. Ikastolatik kilometro erdira eraikitzen ari diren erraustegiaz eta planta honek haien osasunean izan dezakeen eraginaz ohartarazten dute pankarta hauek. Egoera honen aurrean, Landaberriko 54 irakasleek idatzi bat kaleratu dute:

IRAKASLEON ADIERAZPENA

“Joan den azaroaren 30ean Hezkuntza Ikuskaritzaren deia jaso genuen Landaberri ikastolan bertan jarrita ditugun pankartak kentzeko aginduz. Pankarta horiek 500 metrotara eraikitzen ari diren erraustegiaz ohartarazi eta horrek gure osasunean eragin ditzakeen kalteekiko kezka adierazten dute.

Aurreko ikasturtean irakasleen bi herenek hartu zuten parte zentruan erraustegiaz egindako inkestan; eta horretan %84ak adierazi zuen Artzabaletan erraustegia eraikitzeak kezka handia eragiten diela.

Klaustroaren proposamenaz Organo Gorenak eskutitz bat zuzendu zion, joan den ikasturtean ere, Gipuzkoako Hezkuntza ordezkaria den Gema Gonzalez de Txabarriri erraustegiarekiko gure kezka adieraziz eta osasun bermeen inguruko argibideak eskatuz. Bada, inolako erantzunik ez dugu jaso, eskutitza bi alditan bidali badugu ere. Delegaritzaren jakinarazpen bakarra, Gipuzkoako delegatuak ikuskariari egindako eskaeraz, pankartak kentzeko ahozko agindua izan da. Guzti hori dela eta, honakoa adierazten dugu idatzi hau sinatzen dugun irakasleok:

  • Ohitura osasuntsuak eta sostengarritasuna ikasleekin lantzen ditugun era berean, zaborren trataeraren kultura osasuntsu eta sostengarri berbera jorratzen dugu, murrizketa eta berrerabilpena sustatuz.
  • Pankartak eta hormirudiak adierazpen jardueratzat ditugu gure ikastetxean, eta, aldi berean, bizitasun eta askatasun adierazle ere.
  • Hausnarketan eta errespetuan oinarrituta, arazo komunei irtenbide kolektiboak bilatzearen alde aritzen gara.
  • Azkenik, erraustegiaren tximiniak bota litzazkeen dioxinen aurrean gure kezka berresten dugu.

Koro Martija eta Iñigo Aldabaldetreku, Landaberri ikastolako 54 irakasleen izenean”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.