Hitzartu prozesuaren berri emateko hitzaldiak antolatu dira hainbat herrietan

Gurasos elkarteak deituta, abenduaren 16an, Donostiako Eureka zientzia museoan Gipuzkoako herritar eta eragileetako ordezkariek (sindikatu, hezkuntza eta ingurumen arlokoek) hondakinen kudeaketarekin dugun arazoaren konponbide adosturantz eramango gaituen Hitzartu prozesua eratzea erabaki zen. Guzti honen berri izateko, pasa den urtarrilaren 12an  Hitzartu prozesuaren aurkezpen ekitaldia egin zen Usurbilgo Sutegiko auditorioan. Hemendik aurrera Hitzartu herriz herriz ibiliko da egitasmoaren berri ematen.

AGENDA

Urtarrilak 16, asteartea

  • 16:00etan hitzaldia Tolosako Kultur Etxean.

Urtarrilak 17, asteazkena

  • 19:00etan hitzaldia Lasarte-Oriako Ttakunenean.

Urtarrilak 22, astelehena

  • 19:00etan hitzaldia Zarautzeko Etxezabalan.

Urtarrilak 23, asteartea

  • 19:00etan hitzaldia Andoaingo Urigain etxean.

Urtarrilak 26, ostirala

  • 18:30ean hitzaldia Zumaiako Oxford aretoan.

Otsailak 7, asteazkena

  • 19:00etan aurkezpena Beasaingo udaletxeko areto nagusian.

Otsailak 14, asteazkena

  • 18:30ean aurkezpena Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian.


Hitzartu prozesuaren oinarriak

  • Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
  • Ingurumena eta osasuna babestea.
  • Europako araudi eta politikak betetzea

prozesu parte hartzailea garatzea

Abenduaren 16an ekimen honen finantza proiektua eta prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordeari babes osoa eman zioten bertaratu zirenek. Gurasosen ordezkariek hauxe adierazi zuten: “Herritarrak, eragileak eta erakundeak erdigunean jarri eta denon artean prozesu parte hartzailea garatuko dugu, adostasuna helburu izan eta plan adostua erdietsiko duena. Prozesu hau esperimentu bat da, aukera berri bat gipuzkoarrontzako. Foro irekia eta anitza izatea nahi dugu, demokrazia ordezkatzaileak bermatu ahal izan ez duena egitea helburu izango duena; hondakinen inguruko kezken, jakin minen eta iritzi guztien gainean hitz egitea. Azken finean aniztasuna, elkarrizketa, informazioa, eztabaida eta parte hartzeri irtenbide adostu eta demokratiko bat ematea”.

a

Urtebeteko prozesua

Antolatzaileen esanetan, Hitzartu prozesuak urtebete iraungo du eta hiru fase izango ditu:

  1. 2018ko lehen seihilekoan herritar eta eragileek hartuko dute hitza. Helburua parte hartze zabalena sustatzea da.
  2. Bertan bildutako ekarpenekin, etorkizuneko Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plana idatziko da.
  3. 2018ko abenduan, plana aurkeztuko da, aztertu, baloratu eta onartu egin beharko da.

bi mahai eratuko dira

Prozesuan zehar bi mahai eratuko dira. Prozesuaren disenatzailea Euskal Herriko Unibertsitatea izango da.

  1. Mahai soziala: Eztabaida mahaia izango da eta ahalik eta sektore sozial gehien eta anitzez osatuko da. 2018ko lehen seihilekoan deituko diren batzarren kudeaketa lanak egingo ditu eta Gipuzkoako udalerri eta eskualdeetan bildutako iritziak eta lehentasunezko proposamenak mahai teknikora bideratuko ditu.
  2. Mahai teknikoa: Idazkaritza mahaia izango da eta eremu ezberdinetako adituek parte hartuko dute (juristak, ekonomistak, soziologoak, politologoak, irakasleak, osasun eremuko profesionalak,…). Hauen egitekoa hondakin plangintzaren egitura eta eduki nagusiak markatzea eta Mahai Sozialaren proposamenak jaso ondoren, Plana idaztea izango da.

Berme batzordeko kideak

  • Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa): EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea. Euskal Herriko Unibertsitatean lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua. ‘Jueces para la Democracia’ elkarteko kidea.
  • Pedro Ibarra Güell (Getxo): Zientzia politikoetan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Parte Hartuz-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-taldeko kidea). Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.
  • Esther Larrañaga Galdos (Bergara): Zuzenbidean lizentziatua. Enpresen kudeaketan Masterra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo saileko zuzendaria (1987-1990). Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria (1990-1991). Diputatuen Kongresuan diputatua (1991-1993). Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailburuordea (1995-2001). Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea (2001-2005). Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailburua (2005-2009).
  • Bernardo Atxaga (Asteasu): Ekonomian lizentziaduna. Euskaltzaindiako kidea. Idazlea. Euskadi Saria (1989, 1997, 1999). Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989). Millepages saria (1991). Pirinio Atlantikoetara Hiru Koroa saria (1995). Eusko Ikaskuntza saria (2002). Cesare Pavese poesia-saria (2003). Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003)
  • Ernesto Ganuza Fernandez (Madril): Zientzia Ikerketan Kontseilu Nagusiko zientzilari titularra. Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Revista Internacional de Sociologia aldizkariko idazkaria.
  • Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia): Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Ikaskuntza saria (2015). Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.

Egutegia

  • 2017ko abendutik 2018ko urtarrilera: diru bilketarako kanpaina (crowfounding).
  • 2018ko otsailetik ekainera: parte hartze prozesuaren dinamizazioa. Herritar eta eragileekin batzarrak egingo dira.
  • 2018ko irailetik abendura: mahai soziala eta teknikoaren arteko lanak eta dinamizazioa. 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinen kudeaketarako Plan Integralaren idazketa.
  • 2018ko abenduan: mahai teknikoak idatzitako hondakinak kudeatzeko plan berriaren aurkezpena. Planaren azterketa, ebaluaketa eta parte hartzaileen oniritzia emateko batzarrak.

‘Hitzartukide’ izateko kanpaina

Ekimen honen antolatzaileek, Hitzartu prozesua aurrera eramateko hainbat gastu egongo direla adierazi dute, gutxi gorabehera, 80.000 euroko gastua egingo dela aurreikusi dute. Hori dela eta, gastuei aurre egiteko crowdfunding proiektuak finantzatzen dituen Itsulapiko enpresa kontratatu zuten abenduan.

“Gizarte zibilak finantzatuko du partaidetza-proiektu osoa, alegia, proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak, gure kulturan sustrai sendoak dituen erakunde baten bidez: auzolanaren bidez. Herriari hitza ematen ez zaionean, herriak hitza hartu behar du. Gipuzkoako herritarrok egingo dugu. Gipuzkoa send@tu”.

Proiektua diruz laguntzeko 2 modu daude:

  • itsulapikoa.eus crowdfounding plataforma erabiliz: www.itsulapikoa.eus
  • ES05 3035 0140 33 1400031124 kontu korrontean dirua sartuz

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.