Urtarrilaren 26an euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze berezia

Arg.: @sare_herritarra

Pasa den larunbatean 100.000 herritar inguru batu ziren Bilboko kaleetan “Prest gaude” lemapean. Sarek manifestazioan ideologia anitzetako pertsonek giza eskubideen defentsa, bakea eta konponbiderako elkartu zirela nabarmendu du. Konponbidea eta bakea trabatzen duten oztopoak kentzeko lanean segitzeko deia luzatu du elkarteak: “Zorionak eta eskerrik asko guztioi larunbateko egunagatik. Elkarrekin aurrera egiteko prest gaudela erakutsi genuen Bilboko kaleetan. Segi dezagun lanean giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde”.

Madrilen manifestazioa egiteko asmoa

Sarek, Bilboko manifestazioa masiboa eta plurala izan zela adierazi du. Ekimena beharrezkoa iruditzen zaio Estatuak mugiarazteko. Horretarako, Estatu espainiarrean euskal presoen aldeko ekimenen dinamika abiatuko duela iragarri du. Ildo horretatik, urrian Madrilen manifestazioa egin nahi duela jakinarazi du.

Usurbildarrak ere Bilbon izan ziren

Usurbildarrak ere bertan izan ziren, goizean autobus bat atera zen eta arratsaldean beste hiru, ia 200 lagun inguru.

Arg.: @XingolaUsurbil

Izar, Haitz eta Xua gogoan

Sarek egun guztiko egitaraua antolatu zuen. Goizeko ekimenen barruan gogoan izan zituzten Izar, Haitz eta Xua, amekin espetxean bizi diren euskal presoen haurrak. Areatzako karpagunean Porrotxekin elkartasun argazki erraldoia atera zuten. Motxiladun umeek eginiko deialdiak babes zabala izan zuen.

Arg.: @sare_herritarra

ostiralean lehen urtea beteko du Xuak

Motxiladun umeen errealitatea hauxe da: gurasoetako bat edo biak espetxean dituztela. Usurbilen badugu kasu berezia. Xuaren gurasoak (Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga) espetxean daude eta Xua jaio zenetik Valentziako Picassent espetxean da amaren alboan, sorterritik 600 kilometrotara. Ostiral honetan (urtarrilaren 19an) lehen urtea beteko duen Xuak.

Urtarrilaren 26an elkarretaratze berezia

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak urtarrilaren 26rako (hilabeteko azken ostirala), Xuaren lehen urtebetzearen harira, elkarretaratze berezia antolatuko du: “Zerbait berezia egingo dugu; globoak, tartak eta argazkia bukaeran Olatz eta Patxiri bidaltzeko”.  Ohikoa den moduan Mikel Laboa plazan egingo da, arratsaldeko 20:00etan. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.