Urtarrilaren 27an erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako mendi-martxara joateko deia

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatuta datorren urtarrilaren 27an (larunbata) Azkortera mendi martxa egingo da. Bertan, erraustegia hornituko duen goi-tentsioko linea berria eraikitzera doaz. Proiektuaren arabera, linea Hernani eta Urnieta bitarteko mugan hasi eta, gutxi gorabehera Azkorteko ermitan barrena, erraustegiraino iritsiko litzateke. Hori dela eta, martxoaren 27an, 11:30ean, Hernani, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriatik abiatutako zutabeek bat egingo dute Azkorten, Buruntzapean. Bertan linearen ezaugarriei buruzko informazioa jaso ondoren, Lasarte-Oriara jaitsiko dira eta 13:00etan, Okendo plazan, ekitaldi bat egingo da.

Egitaraua

  • Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoaindik abiatutako zutabeek bat egingo dute 11:30ean Azkorteko ermitan, Buruntzapean.
  • Martxa bukatzeko, ekitaldi bat egingo da 13:00etan Lasarte-Oriako Okendo Plazan.

Usurbildik hitzordua

Mendi martxara joateko hitzordua finkatu da Usurbilen, 09:15etan frontoian. Bildutakoak hortik gero kotxez Lasarte-Oriara abituko dira. Lasarte-Oriako Okendo plazatik 10:00etan abiatuko den zutabearekin bat egingo da.

Azkortera abiatzeko hitzorduak

Buruntzako bidetik hartutako argazkia, Azkorteko ermita eta goi-tentsioko lineak kaltetuko duen ingurua. (Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua)

Herrietako zutabea, Azkortera abiatzeko hitzorduak honako hauek izango dira:

  • Urnietan, Zaldundegin, 10:30ean.
  • Hernanin, Gudarien Plazan, 10:30ean.
  • Andoainen, Goiko Plazan, 10:00etan.
  • Lasarte-Orian, Okendon, 10:00etan.

erraustegiari ezetz esateko aukera

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak urtarrilaren 27ko mendi-martxa erraustegiari ezetz esateko aukera berria dela azpimarratu du: “Erraustegiak kalte egiten die pertsonen osasunari eta ingurumenari, oztopatzen du birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren bidean aurrera egitea, eta sekulako zuloa egiten du gaurko zein biharko gipuzkoarren poltsikoan”.

Goi-tentsioko lineari buruzko datuak

  • Potentzia. Linea berriak 132 kilovolteko potentzia izango luke, eta, esklusiboki erraustegiari zerbitzu emateko eraikia izango da. Izan ere, Zubietako Eskuzaitzetako poligonoan jarriko diren enpresek ez dute tentsio horretatik elikatzerik izango. GHK-k egindako estimazioen arabera, Zubietan 160.000 megawatt sortuko dira urtean. Berez, goi-tentsioko linea energia hori sareratzeko modua egiteko da.
  • Hedadura eta distantzia. Lineak Artzabaletako (Zubietako) eremutik irtengo litzateke eta 5.422 metroko luzera izango luke, A-15 autobide ondoraino, Urnieta eta Hernani arteko mugatik gertu. Han, Santa Barbara azpitik Usurbildik datorren goi tentsioko linearekin bat egingo luke. Guztira 21 euskarri edo dorre berri jarriko lituzkete, eta bakoitzak 50 metro koadroko lur eremua hartuko du. Euskarrien altura 30 eta 36 metro bitartekoa izango da. Linea osoan, batez besteko 40 metroko zabaleran, zuhaitzak moztu egingo dira, eta ezin izango da berririk landatu.
  • Ingurumen eragina. Linea berriak Zubieta, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnietako lurrak igaroko lituzke, eta haren ingurumen eragina handia izango litzateke, batez ere nekazari lurrak eta basoak zeharkatuko lituzkeelako. Une honetan proiektua Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren Ingurumen Eraginaren Deklarazioaren zain dago. Behin tramite hori gaindituta, deklarazioa jendaurrean jarri beharko da eta helegiteak jartzeko tartea zabalduko da. Ondoren, Industria Sailera joango litzateke proiektua eta hark baimendu ostean, lur desjabetzeak eta eraikuntza lanak hasiko lirateke. Obra Iberdrolak egin eta kudeatuko luke.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.