Otsailaren 6an Santixabeletako Jai Batzordearen lehen bilera irekia egingo da Potxoenean

Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak antolatuta, datorren otsailaren 6an (asteartea) 2018ko Santixabel jaiak prestatzen hasteko bilera egingo da. Lehen bilerarako hitzordua arrastaldeko 18:00etan izango da, Potxoenean. Bilera irekia izango da, eragile nahiz herritar orori zuzendua dago.

Lehen bilera honetan Usurbilgo Santixabel jaietako batzordea osatuko da eta bertan, jaien antolakuntzari lotutako erabakiak hartuko dira. Lehen bilera honetan Santixabeletako egunak zehaztuko dira, hau da, jaiak noiz hasi eta noiz bukatuko diren. Jendearen proposamenak biltzen eta aztertzen hasiko ere dira. Uztaila bitarte, guztira laupabost bilera egitea aurreikusten da.

Jai Batzordean Santixabeletako jaien egitaraua diseinatzeko lehiaketa eta txupinazoa nork jaurti erabakitzeko proposamenak ere aztertzen dira.

Usurbilgo Jai Batzordea:  “Azken urteetako jai-batzordeak oso jendetsuak izan dira, eta emaitza ere, halakoxea izan da, horrenbestez: jai parte-hartzaileak, herrikoiak eta egitarau oparoa”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s