Euskal Herriko X. Mus Txapelketan parte hartzeko aukera Atarialde eta Aitzaga elkarteetan

Martxan da Euskal Herriko X. Mus Txapelketa. Urtero antolatzen den ekimena da. Datozen bi asteetan Aginagan eta Usurbilen kanporaketa saioak burutuko dira,  herrietako kanporaketak deitzen direnak. Gogoratu bi hitzorduetan 21:30etatik 22:00etara bitartean izena eman behar dela txapelketan parte hartzeko.

urtarrilaren 26an Atarialde elkartean

  • 22:00etan Aginagako kanporaketa saioa, Atarialde elkartean. Izen ematea: 21:30-22:00.
  • Laguntzaileak: Aginaga Sagardotegia eta Bruño mariskoak.

otsailaren 2an AITZAGA ELKARTEAN

  • 22:00etan Usurbilgo kanporaketa saioa, Aitzaga Elkartean. Izen ematea: 21:30-22:00.
  • Laguntzaileak: Saizar sagardotegia

Data orokorrak

  • Lehen kanporaketak antolatzen diren herrietan egingo dira 2018ko urtarrilaren 31 arte.
  • Herrialdeko kanporaketak 2018ko otsailaren 24an.
  • Euska Herriko finala Lapurdin, Uztaritzen martxoaren 10ean (larunbata).

Sariak

  • Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera (Karibera dena barne) bidaia lau lagunentzat.
  • Txapeldun ordeak: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera (Kanariar Uhartera) bidaia.
  • 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. bikote sailkatua: 500€ eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5. etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250€.
  • 9.etik 16.era sailkaturiko bikoteentzat: 100€.
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat: orogaigarria parte hartzea eskertzeko.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…

Oharrak

  • Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
  • Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saiotik: ARAUTEGIA-EHkoMusFederazioa

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s