Urtarrilaren 26an Argia Sariak banatuko dira Usurbilgo Atxega jatetxean

Ostiral honetan (urtarrrilak 26) Argia Sarien festa ospatuko da Usurbilgo Atxega jatetxean. Aurtengoa 29. edizioa izango da. Urtero bezala, Argiaren inguruko komunitate zabala eta, gizarte eragile eta euskal kultur munduko ordezkariak bilduko dira bazkaltzera Atxega jatetxera.

Argiako erredakzioak erabakitako sariak bazkal ostean banatuko dira, arratsaldeko 16:00etan: “Argiako erredakzioak erabakitzen ditu formalki, baina jende ugari ibiltzen da hautagaien bueltan, bai ARGIAko gainerako kideak eta kolaboratzailek, eta baita herritarrak ere. Hilabeteak lehenagotik, deia egiten zaie herritarrei hautagaiak proposatzeko eta hauek sare sozialen bidez erantzuten dute bereziki, hautagaien zerrenda gero eta luzeago eginez. Zeresanik ez, lan gehiago erredakzioarentzat, baina baita egoki asmatzeko aukera gehiago ere”.

2017ko Argia Sariak: Ane Irazabal (Prentsa); Amapola Morea (Irratia); Busti emankizuna (Ikus-entzunezkoak); Game Erauntsia (Internet); Egia Euskaraz (Sustapen ekintza) eta Imanol Urbieta (Merezimenduzko saria)

Euskarazko komunikazioa saritzen da ondoko alor hauetan:

  • Ikus-entzunezkoa
  • Irratia
  • Prentsa-idatzia
  • Internet
  • Sustapen-ekintza.
  • Euskal kulturan nabarmendutako pertsona, ekimen edo taldea ere saritzen da sarri, baina sari hau ez da ezinbestekoa.

streeming bidez

Azken urteetan egin den monduan, sarien banaketa streeming bidez jarraitzeko aukera izango da Argiaren webgunetik. Sare sozialetan ere, bereziki Twitterren, #argiasariak traola erabiliko da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.