Urtarrilaren 29an zabalduko da Udarregi ikastolako 2018/19 ikasturtean aurrematrikula egiteko aukera

Udarregi ikastolan, urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte 2018-2019 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko da.

aurrematrikulazioa

  • Matrikulatzeko epea: Urtarrilaren 29etik otsailaren 9ra (biak barne).
  • Matrikulatzeko ordutegia: Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943-361216).
  • Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak: Udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, gizarte Asegurantzako txartela eta Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).

Ate irekien eguna

  • Ate irekien eguna urtarrilaren 27an (larunbata) izango da, goizeko 10:30ean ikastolako jangelan.

Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.

PROIEKTUAK

  • 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA: Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.
  • KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.
  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.
  • HIZPRO: Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak … bideratzen dira.
  • ELEANITZ: Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.
  • BLOK TAC: Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.
  • EKI: Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac  gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.
  • KIVA: Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.
  • AGENDA 21: Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.
  • ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA: Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.

ZERBITZUAK

  • Garraioa: Auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
  • Jangela: bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
  • Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,…

berezitasunak

  • 50 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s