Otsailaren 3an zubietarrek eta lasartearrek ‘Euskal Inauteriak’ jaia ospatuko dute elkarrekin

Inauteriak gerturatzen ari dira eta zubietarrak ere hasi dira prestaketa lanetan. Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, otsailaren 3an (larunbata) Euskal Inauteriak ospatuko dituzte zubietarrek lasartearrekin batera. Azken urteotan bezala Zubietatik Lasarte-Oriakoko plazara joango dira dantzan arratsaldean.

bi entsegu saio

Ibilbide horretan zehar egingo dituzten lauzpabost dantza errepasatzeko bi entsegu saio irekietan parte hartzeko deia luzatu dute zubietarrek: “Hasi prestatzen Txantxo jantzia eta apuntatu agendan entsegu saio egunak. Zubietatik talde ederra osatu baietz! Gonbita zabalik nahi duen herritar ororentzat”.

  • Urtarrilak 30, asteartea: 18:00-19:00, Zubietako Kaxkapen.
  • Otsailak 2, ostirala: 19:00-20:00, Zubietako Kaxkapen.

Otsailak 3ko egitaraua

  • 11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska bila.
  • 16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
  • 16:45  Zubietatik Okendora kalejira.
  • 17:00 Lasartearren harrera: Lasarte Oriatarrak Zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
  • 17:15 Zubietarrek eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
  • 17:30 Kalejira herritik.
  • 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
  • Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s