Usurbilgo Udalak Agerreazpiko Baratze Parkeko udal baratzak esleitzeko prozesua martxan jarri du

Arg.: Noaua!

Usurbilgo Udalak Agerreazpiko Baratze Parkeko udal baratzak esleitzeko prozesua martxan jarri du. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 13ra arte. 2012ko maiatzean eratu eta martxan jarri zuen Usurbilgo Udalak Agerreazpiko Baratze Parkea. Udal baratza guztiak herritarren artean esleitu ziren eta bost urterako izenpetu ziren.

60 baratza esleituko dira

Baldintza-pleguetan xedatutakoaren arabera, baratzeen erabilera pribatua izango da, baina jabetza-eskubidea kasu guztietan salbu gelditzen da, herri-jabetzako ondasunak direlako. Erabilera kanona urtero ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da. Aprobetxamenduak gehienez ere bost urtez luzatu ahal izango dira, behin betiko adjudikazioaren hurrengo egunetik kontatzen hasita. Guztira, 60 baratza esleituko dira.

  • 30 metro koadroko 36 partzela: 44,5 euro ordaindu beharko dira urtean
  • 60 metro koadroko 24 partzela: 89 euro ordaindu beharko dira urtean

zozketa sistema

Partzelen emakida, zozketa sistemaren bitartez egingo da:

  • Prozesuan parte hartzeko, ezinbestean eskaera Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko da. Agiri hauek bete beharko dira: 2. eranskina (eskaera orria) eta 3.eranskina (Agerreazpiko konpostatze komunitario arduradunaren adierazpena)
  • Eskaeren artean lehentasun taldea honako hauek osatuko dute: langabetuak, jubilatuak, pentsiodunak, gazteak (gehienez ere 25 urte), familia ugariak, emakumeak eta udal baratzetako konpostatze komunitarioko arduradunak. Lehen zozketa, lehentasun talde batean dagoenen artean izango da. Ondoren, partzelarik esleitzeko balego, gainontzeko eskatzaileen arteko zozketa izango da.
  • Zozketa egindakoan, esleipendunak lehendik udal baratzeen erabiltzaileak badira, aurretik lantzen duen udal baratza esleituko zaio, azalera bereko baratza eskatzen badu.

PROZEDURA

Behin udal baratz hauek esleituta, gainontzeko esleipendun berrien kasuan, hurrengo prozedura jarraituko da. 60 m²ko eskatzaileak 1 partzelatik hasi eta gorantz libre dauden 24. partzelara arte esleituko da. 30 m²ko eskatzaileak 25 partzelatik hasi eta gorantz libre dauden 60. partzelara arteraino esleituko dira. Behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek egiaztatu eta gero, Udalak jende aurrean jarriko ditu ediktu taulan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta hala badagokio, baztertzeko arrazoiak adieraziko ditu. Informaziorako, zerrenda hori udalaren web orrian argitaratuko du Udalak.

Interesdunek 10 eguneko epea izango dute, udaletxeko ediktu taulan zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako behin-behineko zerrendari bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Alegazioak egiteko epea igaro eta erantzun ostean, udalak ediktu taulan jarriko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda. Zerrenda hori Udalaren web orrian argitaratuko du udalak: www.usurbil.eus

ikastaroa egitera behartuta

Erabiltzaile berriak, partzela eskuratu baino lehen, udalak eta Ekoguneak antolatutako nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa egitera behartuta egongo dira, partzelak era egokian ustiatuko direla bermatzeko. Ikastaroa egin ezean, partzelaren adjudikazioa galdu eta itxarote zerrendan lehenengo dagoenak ordezkatuko du.

Baratze Parkeko elkartearen parte izan

Behin betiko adjudikaziodunak Agerrazpiko Baratze Parkeko elkartearen parte izan beharko dute. Elkartean parte-hartzeari uko eginez gero, edo elkarteko betebeharrak egin ezean, partzela erabiltzeko eskubidea galtzea dakar.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s