Urtarrilaren 27an Gure Esku Dagok ekainean egingo duen mobilizazioa aurkeztuko du Donostian

Larunbatean (urtarrilak 27), Gure Esku Dagok  ekainean egingo duen mobilizazioa aurkeztuko du Donostiako Eureka Zientzia Museoan. Usurbilgo Gure Esku Dagoko lan taldeak larunbateko aurkezpenari adi egoteko oharra luzatu die herritarrei: “Adi! Larunbatean, Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena iragarriko dugu. Usurbildarrok ere indarrez helduko diogu erronkari! Hastera goaz!  . Aurkezpen berean azalduko dira ere Herritarron Ituna osatzeko emango diren pausoak, zehaztasunekin. Aurkezpena streaming bidez  ikusteko aukera izango duzue”.

Ekainaren 10ean mobilizazioa

Ekainaren 10erako (igandea) mobilizazioa deituko dute. Herritarron Ituna eta aurten ospatuko diren herri galdeketak izango dira, “EtorkiZUna” aldarripean bideratuko duten kanpainaren baitan, erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduaren 2018rako lan ildo nagusiak. Urte berri honetarako plangintza, Gure Esku Dagok azaroa amaieran Agurainen (Araba) egindako Bazkideen Ezohiko Batzarrean aurkeztu eta onartu zuten. Hemen duzue txostena: Etorkizuna

erabakitzeko 2019 arrazoi

Lau urteko ibilbidearen ondoren, urrats berriak egiteko ordua heldu dela azpimarratu du Gure Esku Dagok. Dagoeneko 180 herrietan antolatu dituzte galdeketak eta orain hiriburuetan baldintzak sortzeko ahalegin berezia egingo dute. Baina lan ildo nagusia, Herritarron Ituna lantzea izango da, dene artean idazteko asmoa dutena: “Bertan, erabakitzeko 2019 arrazoi bildu nahi ditugu. Adostasunetan sakonduz eta kultura demokratiko berria garatuz, zergatik erabaki nahi dugun jasoko du Herritaron Itunak”.

Hilabete honetan hiriburuetan ospatzekoak diren mahai inguruen ostean, herriz herri edota eskualdez eskualde osatzen joango dira. Horretarako bi hitzordu nagusi deitu dituzte:

  1. Maiatzerako Klik Eguna.
  2. Ekainaren 10ean Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena.

Gure Esku Dago: “Herritarron Itunean jasotako edukiak plazaratu eta gure herrian ziklo berria zabalduko duen herri itun bat sustatuko du Gure Esku Dagok. Euskal herriko eragileen artean herri gisa erabakitzeko behar diren konplizitateak eta adostasunak jostea helburu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko Herri Ituna. Eskuz esku elkarlanean, guztiok bat eginda soilik lortuko baitugu Euskal Herrian erabakitzea. Etorkizuna gure esku dago. Eta etorkizuna zu zara, gu gara. Elkarrekin har dezagun bidea”.

EGUTEGIA

  • Urtarrilak 27, larunbata: ekainaren 10eko mobilizazioaren eta Herritarron Ituna osatzeko urratsen aurkezpena, Donostiako Eureka Zientzia Museoan.
  • Urtean zehar: herri gehiagotan ospatuko diren herri galdeketak eta erabakitzeko arrazoiak bilduko dituen Herritarron Itunaren lanketa herriz herri.
  • Maiatza: Herritarron Itunerako arrazoi bilketa festa giroan plazaratzeko, Klik Eguna herrietan.
  • Ekainak 10, igandea: Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena. Erabakitzeko arrazoiak erakutsi eta indartzeko eguna.
  • Hortik aurrera, Herri Itunean jasotako edukiak plazaratu eta sustatzea.

Mahai inguru zikloak

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s