Usurbilen Nahi Ditugu: “Xua Usurbildik 600 km-ra ez balego, gure artean izango zen, bere amonarekin”

Arg.: Gure Artera Bilgunea

Pasa den ostiralean (urtarrilak 26) Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea burutu zen herriko frontoian. Oraingo honetan elkarretaratzea berezia izan zen, Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen alabaren urtebetetzea dela eta. Urtarrilaren 19an urtea bete zuen Xuak. Gogoratu Xua eta bere gurasoak Usurbildik 600 kilometrora daudela,  Valentziako Picassent espetxean hain zuzen ere.

Arg.: Gure Artera Bilgunea

Elkartasun eta maitasunez beteriko elkarretaratzea izan zen. Hainbat herritarrek egindako tarta solidarioetan kandelak  jarri zituzten eta herritarrek “Zorionak zuri” abestu zioten Xuari. Ekimenaren amaieran elkartasunezko argazkia atera zen.

Arg.: Gure Artera Bilgunea

Usurbilen Nahi Ditugu: “Ozen zorionduko dugu hemendik, gure berotasuna Picassenteko ziegara helarazteko. Usurbildik 600 km-ra ez balego, gure artean izango zen, hemen, bere amona Mari Karmenekin. Tamalez ez da horrela. Presoak gerturatzeko abian diren zurrumurru eta aurreikuspenen aurrean, ordea, zuhur mantentzen gara. Seguru dakigun gauza bakarra zera da, lanean jarraitu behar dugula salbuespenezko neurri krudelekin lehenbailehen bukatzeko. Gaurko mobilizazioa gainera, Etxerat-ek kanpaina berria aurkeztu duen egun berean egokitu da. Espetxe politikaren ondorioak ezagutzera emateko egitasmo orokorroagoaren baitan, eta ‘Motxiladun umeen’ errealitatea plazaratu ostean, aurrerantzean adin nagusikoen eta gaixorik dauden senideak eta dispertsioa ezagutarazteko lanketari ekingo diogu. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu eta datozen hilabeteetan euren errealitatea ezagutarazteko hainbat ekimen egingo ditugu”.

Mari Karmen Anza

Noaua! astekariak (726. zenbakian), Olatz Lasagabaster presoaren ama, Mari Karmen Anza, elkarrizketatu du: “Bisitara oso zoriontsu zoaz, baina itzulera gogorra da ze zu etxera zatoz, baina beraiek han utzita. Nik beti bisita egun ba- tean eta bisa hurrengo egunean izaten dut. Agian txorakeria izango da, baina hartara bi egunetan ikusi ahal ditut, eta desberdina da. Orain gainera Xua ateratzeko, Olatzek Xua entregatu behar dit eta nik han, Espetxeen Erakundean ematen didaten paper bat sinatu behar dut. Xua bueltan ematen diot gero Olatzi. Bisa ez badut ere, une horretan Olatz ikusi ahal dut”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.