Dispertsio politikaren ondorioz urteko lehen auto istripua gertatu da Salamancan

Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez, Topaseko espetxean (Salamanca, Espainia) dagoen Xabier Ugarte euskal presoaren emazteak auto istripua izan zuen larunbat ilunabarrean bisita izan ostean, errepidean ustez zegoen basurde bat jo ondoren.

Etxerat Elkartea

“Arratsaldeko 19:30etan bisita burutu ondoren Euskal Herrira abiatu berri zela, Topaseko espetxetik 2 kilometrotara ustez basurde bat izan zitekeen animali baten aurka jo zuen Xabierren emaztearen autoak, animaliak ihes egin zuen ezbeharraren ondoren. Zorionez ez zuen inongo zauririk sufritu bidaiariak baina autoa bertan utziz Euskal Herrira itzuli behar izan zuen taxi batean.

Etxerat Elkartetik salatu nahi dugu, batetik, urte hasierarekin bat gure kontagailua hutsetik hasi baldin bada ere, 29 urte beteko dituen dispertsio politikak 400dik gora istripu eta milatik gora zauritu utzi dizkigula, horrek suposa dezakeen ardura politiko guztiarekin. Eta bestetik, Xabier Ugarteren emaztea, beste ehunka euskal preso politikoren senide eta lagun bezala, ez zela Salamanca inguruko errepide horietan ibili behar. Presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidaia luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten direla astebururo-astebururo ehunka euskal herritar, eta nahitaezko bidaia luze hauen erruz 16 hildako eragin direla. Nahikoa da!”.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s