Urtarrilaren 31n Usurbilgo Gure Esku Dagoren bilera irekian parte hartzeko deia

Gure Esku Dago mugimenduak pasa den larunbatean, (urtarrilak 27) Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena izango dena aurkeztu zuen Donostiako Eureka zientzia museoan: ekainaren 10ean (igandea), Donostian abiatu, Bilbo zeharkatu eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko den erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea. 201,9 kilometroko luzera izango du giza-kateak eta oraingo honetan Usurbildik igaroko da.

Gutxienez ehun mila lagun beharko dira alderik alde betetzeko. Orain dela lau urte Durango (Bizkaia)-Iruñea arteko 123 kilometroko giza katean 150.000 lagun bildu zituen (hasieran esan zuten 50.000 beharko zituztela).

USURBILEN lehen hitzordua

Usurbilgo Gure Esku Dagoko lan taldeak ekainaren 10eko hitzordua prestatzen hastera doala iragarri du. Lehen hitzordua urtarrilaren 31rako (asteazkena) finkatu dute, 19:00etan Sutegiko erakusketa gelan: “Usurbildarrok ere indarrez helduko diogu erronkari! Hastera goaz!”.

hitzaldiak streaming bidez

Gure Esku Dago mugimenduak Herritarron Ituna lantzen hasteko hiriburuetan antolatu dituzten hitzaldi zikloak streaming bidez zuzenean eskainiko dituzte. Usurbilen ere streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Lehenengoa urtarrilaren 31n, Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dute. 

Zapia

Giza katean pertsona bakoitzak zapi bat izango du eta zapi horretan norberaren erabakitzeko arrazoia idazteko deia egin du Gure Esku Dagok, Eusko Legebiltzarrean amaituko den “arrazoien katea” osatzeko. Ekimena finantzatzeko izen ematearekin batera bost euroko laguntza eskatu dute. Internet bidez edo herrietako kideengana joz eman ahalko da izena eta datozen egunetan jarriko dute martxan. Ahalik eta azkarren izena ematea eskatu dute, antolaketa lanak errazteko.

INFORMAZIO GEHIAGO

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.