2018ko Usurbilgo udal aurrekontuak behin betiko onartu dira

2018ko Usurbilgo udal aurrekontuak behin betiko onartu dira.  Honen berri urtarrilaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak  dakar. EHBilduko udal ordezkarien babesarekin hasieraz eta gehiengo osoz onartu zituzten 2018rako udal aurrekontuak. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-eko zinegotziek. Urtarrilaren 4az geroztik, erreklamazioak aurkezteko hamabost laneguneko epea zabaldua zuen Udalak. Tarte honetan, erreklamaziorik ez da egon, beraz, behin betiko onartu dira urte berrirako udal aurrekontuok.

2018ko UDAL AURREKONTUAK

Sarrerak

  • Zuzeneko zergak: 2.996.576,00 €
  • Zeharkako zergak: 651.000,00 €
  • Tasak eta bestelako sarrerak: 2.244.473,76 €
  • Transferen­tzia arruntak: 5.132.758,61 €
  • Ondarezko sarrerak: 64.172,50 €
  • Inber­tsio errealak besterengana­tzea: 0,00 €
  • Kapital transferen­tziak: 224.000,00 €
  • Finan­tza aktiboak: 0,00 €
  • Finan­tza pasiboak: 0,00 €
  • Guztira: 11.312.980,87 €

Gastuak

  • Per­tso­nal gastuak: 3.805.500,00 €
  • Ondasun arrunten erosketak: 4.674.463,00 €
  • Finan­tza gastuak: 20.000,00 €
  • Transferen­tzia arruntak: 837.299,00 €
  • Inber­tsio errealak: 1.344.096,00 €
  • Kapital transferen­tziak: 87.622,87 €
  • Finan­tza aktiboak: 0,00 €
  • Pasibo finan­tza­rioak: 544.000,00 €
  • Guztira: 11.312.980,87 €

11.312.981 euroko aurrekontua

2018ko aurrekontua 11.312.981 eurokoa izango da. EHBilduren esanetan, aurrekontu hauen bidez, usurbildarren eskubideak, bizi-kalitatea eta ongizatea bermatu nahi dituzte. Esaterako, gizarte-politiketan murrizketarik ez egitea eta behar larriak dituzten herritarrei laguntzak bermatzea.: “Pertsonak eta herritarrak erdigunean jartzen dituzten aurrekontuak dira eta honako alorrak bultzatuko ditugu: berdintasun-politikak, hizkuntzaren normalizazioan aurreraurratsak egitea, herrigintzan aritzen diren eragileei diru-laguntzak ziurtatzea, ingurumena babestea eta enplegu publikoaren defentsa egitea”.

LAU ZUTABE

Lau zutaberen gainean eraiki ditu datorren urterako aurrekontuak udal gobernuak.

  1. Herri nortasuna indartu: 1, 2 milioi euro. Udalaren ustez, euskara, kultura, aniztasuna, parekidetasuna, hezkuntza eta bizikidetza dira Usurbilgo nortasun ikur nagusiak, eta aurrekontu hauen bidez balore horiek indartu nahi dituzte. Bideratuko den dirua ia 1.200.000 eurokoa izango da, aurrekontu osoaren %10,33 hain zuzen ere.
  2. Herri jasangarria eraiki: 2,6 milioi euro. Nortasun ikur horietan oinarrituz, helburua herri jasangarria lortzea da. Gure herria, espazio publikoa, irizpide jasangarriak aintzat hartuz antolatu nahi da. Lan lerro horretarako 2.600.000 euro bideratuko dira, aurrekontu osoaren %23,28 hartuko du. Diru-partida horren baitan daude, hirigintza, ingurumena, eta zerbitzuak eta obrak.
  3. Ongizartea: 2,4 milioi euro. Usurbildar guztien bizi kalitate hobea eskaintzeko helburuz, 2.470.000 euro bideratuko dira, aurrekontu osoaren %21,85.
  4. Udala herriaren zerbitzura: Ia 5 milioi euro. Udal gobernuak argi du udal-baliabideak herriaren zerbitzura jarri behar direlaeta horretarako 4.900.000 euro bideratuko dira, aurrekontu osoaren %43,33.
  5. Naziogintza eta elkartasuna: 136.000 euro. Datorren urtean ere diruz lagunduko dira Euskal Herriaren nazio eraikuntza sustatzen duten proiektuak, Udalbiltza eta UEMA kasu, eta, Euskal Fondoaren bidez, garapen bidean dauden herrialdeak.

INBERTSIOETARAKO, 3,3 milioi euro

2018an udalak 3.325.326 euro bideratuko ditu inbertsioetara.

  • 2 milioi euro Zumarte musika-eskola berritu eta handitzeko izango dira. Lan horiek eragingo duten gastuei aurre egiteko, udalak aparteko finantziazioa lortu du: bi milioi euroko kreditua lortu du, eta hamar urtean ordainduko da.
  • Beste inbertsio garrantzitsuetako bat kiroldegian egingo da: igerileku txikia irisgarri egin eta handitu egingo da, azpiko instalazio, tuberia, kaldera eta abarrak berritzearekin batera. Lan horiek egiteko, udalak 581.000 euro bideratuko ditu.
  • Artzabalgo plaza berritu: 150.000 euro.
  • Hilerri zaharra hustu eta konpondu: 83.000 euro.
  • Zubietako Herri Batzarra: 70.000 euro.
  • Kale irekiak: 50.000 euro.
  • Usurbil 0.0: 20.000 euro.

DIRU-LAGUNTZETAN: Ia 800.000 euro

Herriko talde eta eragileek egiten duten lana indartzeko eta elkarlana bultzatzeko, udalak 783.703 euro bideratuko ditu datorren urtean diru-laguntzetan.

  • Gizartekintza: 208.100 euro.
  • Kultura: 218.500 euro.
  • Euskara: 122.200 euro.
  • Kirola: 100.400 euro.
  • Hezkuntza: 59.000 euro.
  • Nekazaritza: 34.500 euro.
  • Tokiko garapena: 33.500 euro.
  • Ingurumena: 5.000 euro.
  • Aisialdia: 2.500 euro

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.