Otsailaren 10etik aurrera “Sagarrondotik sagardora” ikastaro praktikoa Usurbilen

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak “Sagarrondotik sagardora” zikloa antolatu du otsailaren 10etik irailaren 8ra bitartean. Guztira zortzi saio izango dira, ikastaro praktikoak. Ikastaro osoa Potxoenean burutuko da, kimaketa praktikak izan ezik. Antolatzaileen esanetan, hauek bertako sagastietan egingo dira.

Izena emateko epea zabalik

Ikastaro praktikorako izen emateko epea zabalik dago. Saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere.

Ikastaroen informazioa

  • Ordutegia: 09:00-13:00.
  • Tokia: Potxoenea.
  • Ikastaro osoaren prezioa: 96€ (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan).
  • Egun solteetan izena emateko aukera zabalik. Horretarako, aurretik, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri behar da.

egutegia

  • Otsailak 10, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Martxoak 3, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Martxoak 17, larunbata: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osarekin.
  • Apirilak 7, larunbata: “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
  • Apirilak 21, larunbata: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”, Xabier Akizurekin.
  • Ekainak 2, larunbata: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Uztailak 14, larunbata: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osarekin.
  • Irailak 8, larunbata: “Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.