Usurbilgo tren geltokian Mozal Legearen aurkako ekintzan parte hartu zuten bi gazte auzitara

Argiaren bitartez jakin dugu 2017ko maiatzaren 13an Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean tren batek zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia donostiarra Ertzaintzak auzitara eramango duela. Abulantziaren zain geratu zen laguna ere auzitara eramango dute. Epaiketa martxoaren 5ean (astelehena) izango da.

Arg.: Axier Lopez

Ertzaintzak abitutako ikerketaren ostean, kalteengatik epaituko dituzte Martin Goitiandia eta geltokian anbulantziaren zain bera laguntzen geratu zen kidea. Euskotreneko bi ordezkari ere deituta daude epaiketara deklaratu dezaten.

“EAJ, Mozal Legeari ez”

Maiatzaren 13an Usurbilgo tren geltokian, 14:00ak inguruan, Mozal Legearen aurkako ekintza batean, larri zauritua izan zen gazte bat, trenak kolpatu ostean. Trena Usurbilgo geltokira heldu zenean, Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea “EAJ, Mozal Legeari ez” zioen mezua pintatzen hasi ziren trenaren albo batean. Eleak Libre-tik EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz pintaketa egiten ari ziren.

Trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, horietako gazte bat trenaren aurrean jarri zen puxika laranja batekin, geldi mantentzeko esanez. Trena berriz martxan jarri zen eta aurrean zegoen pertsona zauritu zuen, lurrera botaz. Lekukoen arabera, shock egoeran geratu zen. Odola zuen buruan, eta hanka batean kolpe handiarekin. Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu ziren eta anbulantzia joan da bertara.

Ekintzailea harrapatu zuen treneko gidariak gaztea aurrean jarri zenik ez zuela  ikusi adierazi zuen. ARGIA komunikabideak, gidariaren lankide eta Euskotreneko makinista batek, tren gidaria Zumaiaraino iritsi zenean gertatu zenaren berri eman ziotela adierazi du: “Grafitero batzuk pintaketak egiten hasi zaizkiola eta jendea jaistean aurrera egin duela esan dienean lankideei, haiek esan diote pertsona bat aurrean harrapatu duela. Makinistak ez du ikusi aurrean jarri zaion ekintzailea. Antsietate krisiak eman dio eta erreleboa eman diote. Trena altu dago eta 0 metrotik 3 edo 4 metro bitarteko espazioa ez dugu kabinatik ikusten. Bisibilitate arazoak ditugu gertukoarekin, aurrera begiratzeko eginak baitaude trenok. 5 metro ingurutik aurrera jarri izan balitz, ikusiko zukeen, baina gure perspektibatik ez dugu gertukoa ikusten”.

Hiru aste baino gehiago izan zen ospitalean, horietako bi zainketa berezietan. Femurra hautsita, pelbisa hiru zatitan ukitua, bizkarreko orno batean fisura, buruan kolpe handia, erredurak eta zauriak izan zituen. Koma induzituan izan zen 12 egunez.

Ondorengo egunetan elkarretaratzeak, margoketak, pankartak eta protesta ekimenak egin zituzten ekintzaile donostiarrari eta haren senideei elkartasuna adierazteko.

8.087 KASU 2016ko AbendUra arte

2016ko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarrak aipatu legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu arren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azken datu ofizialen arabera, 8.087 aldiz aplikatu du Ertzaintzak, 2015eko apiriletik 2016ko abendura

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s