Otsailaren 9an Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jaiak

Herriko ikastetxeetan hasi dira dagoeneko inauteri jaien antolakutza lanetan: mozorroak prestatzen, dantza entseguak,… Otsailaren 9an (ostirala) Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jai bereziak egingo dituzte.

 UDARREGI IKASTOLA

  • 10:15ak aldera HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera.
  • 10:30etan frontoian. Eguraldi txarra egingo balu, HH-ko dantza festa Oiardo Kiroldegian egingo da ordu berean. Kiroldegira sartzeko sarrera irekia egongo da denentzat.
  • 11:00 Bi autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko “Martxa” dantzatuko dute herria bi ibilbideetan zeharkatuz, bata, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik.
  • 11:45 DBHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak eta DBHko gurasoak, beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, aurkeztu egingo dituzte.
  • 15:30 LHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzekin, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz, aurkeztuko dituzte.

Oharra

Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatuko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.

Morrotzeko gaia

Udarregi Ikastolaren 50. urtemugari lotutako inauteriak. Aurreko 28 inauteri ikuskizunetako gai eta pertsonaien aukeraketa egingo dute ikasleek.

AGINAGAKO ESKOLA TXIKIA

  • 15:00 Aginagako Eskolako kideen emanaldia Eliza Zaharrean. Unibertsoa hautatu dute mozorrotzeko gaia aurten. Gai honi lotutako koreografiak eskainiko dituzte.

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA

  • 15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. Aurtengo gaia: musikalak. Amaieran, Guraso Elkarteak prestatutako askaria izango da.

One response to “Otsailaren 9an Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jaiak

  1. Pingback-a: Egitarau zabala 2018ko inauterietan | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s