Egitarau zabala 2018ko inauterietan

2018ko inauteriak otsailaren 10ean (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Azken urteetan bezala Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartea antolaketa lanetan dihardu Udalaren  laguntzarekin. Mozorrotzeko gaia librea da baina batzuetan zaila izaten da zertaz jantzi eta azken urteetan laguntza moduan gai bat jartzen da. Abenduan inauterien gaia aukeratzeko zerrendak jarri ziren  herriko hainbat guneetan eta dagoeneko gaia aukeratua dago: Euskal Herriko pertsona ezagunak.

Otsailaren 10ean egitarau zabala dagoen arren, aurretik, otsailaren 9an eta ondoren, otsailaren 12an bestelako ekimenak ere egongo dira.

Egitaraua

Otsailak 9, ostirala

  • Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jai bereziak egingo dituzte. Informazio gehiago: klik
  • 19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik.
  • 20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.

Otsailak 10, larunbata

  • 12:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik abiatuta, bazkalordura arte.
  • 12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
  • 16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
  • 17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.
  • 17:30 Bingoa Gaztelekuan.
  • 18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
  • 18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik.
  • Elkarlanean: Noaua! Kultur Elkartea, Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena

  • 16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.

AURREKO URTEETAko gaiak

Azken urteetan  Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda jarri dugu hemen.

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: Ingurumena
  • 2018: Euskal Herriko pertsona ezagunak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.