Otsailaren 7an “Zergatik erabaki?” mahai ingurua streaming bidez zuzenean Sutegin ikusteko aukera

Gure Esku Dago mugimenduak Herritarron Ituna lantzen hasteko hiriburuetan antolatu dituzten mahai inguru zikloak streaming bidez zuzenean eskainiko ditu. Usurbilen ere streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen pasa den asteam (urtarrilak 31) Bilboko Bizkaia Aretoan egin zuten lehen hitzaldia.

Urtarrilaren 31ko hitzordua. Arg.: @GureEskuDagoU

Bigarren hitzaldia, “Zergatik erabaki?”, asteazken honetan (otsailak 7) izango da eta hori ere streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da Usurbilen. Sutegiko erakusketa gelan, arratsaldeko 19:00etan. Ondoren pintxo solasaldia egingo da: “Erabakitzearen aldeko arrazoiak biltzen jarraitzen dugu Usurbilen ere. Horregatik, hiriburuetan egingo den hitzaldi zikloa streaming bidez ikustera gonbidatu nahi zaitugu berriz ere. Hurrengo saioa Otsailaren 7an; zergatik erabaki kulturan? Hurbildu Sutegira eta parte hartu!”.

Hitzaldia Donostiako Eureka zientzia museoan burutuko da, arratsaldeko 19:00etan. Bertara joan daiteke baina aurreaz izena eman behar da Gure Esku Dagoren webgunean. Hauek izango dira bertan parte hartuko duten gonbidatuak:

  • Josu Etxaburu
  • Mikel Irizar
  • Lorea Agirre
  • Iñaki Goirizelaia
  • Idurre Eskisabel (moderatzailea)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.