Usurbilgo Udalak otsailaren 28an Mugikortasun-Plana aurkeztuko du

Usurbilgo Udalak otsailaren 28an (asteazkena) Mugikortasun-Plana aurkeztuko du ekitaldi ireki batean. Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko eta mugikortasun-plan berria diseinatzeko, azken hilabete hauetan udala eta herritarrak gaia lantzen ibili dira, Kale Irekiak izeneko  parte-hartze prozesuan. Udalaren esanetan, prozesua oso aberatsa izan da, eta horren emaitza liburuxka batean jasoko da. Dagoeneko etxe guztietan banatzen hasi dira liburuxka, eta otsailaren 28an publikoki aurkeztuko da.

Ekitaldia eta erakusketa

Otsailaren 28an (asteazkena) egingo den ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Ekitaldian aukera izango da nahi adina galdera egin eta zalantzak argitzeko. Herritar guztiek izango dute ekitaldira hurbiltzeko aukera. Erakusketa bat ere zabalduko da, eduki nagusiekin, Sutegin. Erakusketa martxoaren 16ra arte izango da zabalik.

60 herritar eta 196 haur

Kale Irekiak parte-hartze prozesuko saio guztiak kale irekian egin dira. Batez beste, 60 herritarrek eta 196 haurrek hartu dute parte. Herritarrek egindako ekarpenekin, Mugikortasun-Plana osatu dute arkitektoek eta teknikariek. Guztira, 55 aktuazio aurreikusten dira. Liburuxka horretan herritarrek Kale Irekiak parte-hartze prozesuan lehentasunezkotzat jo dituztenetako batzuk baino ez dira azaltzen. Ekintza horiek ez dira denak batera egingo. Plangintza bat da, eta bidea zehazten dute.

Usurbilgo Udala: “Non gauden aztertuta, Usurbil bizigarri eta atsegina eraikitzea zerumugan, gure herriko espazioen eta ibilbideen ikuspegi berritua aurkituko duzu aldizkarian. Etorkizunari begirako lana da, datozen urteetan Usurbilek zer aldaketa izango dituen markatzen duena. Mugikortasun-plan honek espazio publikoaren eta ibilbideen beste antolamendu bat proposatzen du, baita hainbat ekintza urbanistiko ere”.

Oharra

Otsailaren 12tik  aurrera eduki guztiak udalaren webgunean izango dira ikusgai.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.