Torturaren Aurkako Egunean, Giza Eskubideen Europako Auzitegitik zigorra heldu zaio Espainiari

Atzo, otsailak 13,  Torturaren Aurkako Egunean, Europatik zigorra heldu zaio Espainiari. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berriro zigortu zuen atzo Espainia, 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideei tratu anker eta iraingarriak emateagatik eta horiek behar bezala ez ikertzeagatik. Biokin, euskal herritarren torturak ez ikertzeagatik bederatzi aldiz zigortu dute estatua, baina atzoko ebazpenak berrikuntza dakar; Estrasburgoren arabera, Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 3. artikulua urratu zuen, bi alorretan: prozedurari buruzkoan eta salaketaren funtsari buruzkoan. Zer esan nahi du horrek? Lehen aldiz, tratu anker edo iraingarriak emateagatik zigortu dutela Espainia, ez soilik tratu txar horiek ez ikertzeagatik, orain arte egin izan duen bezala.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atxilotuek atxiloaldian izandako zauriak estatuaren erantzukizuna direla nabarmen du: “Gertakariak, osorik edo parte handi batean, autoritateek baino ez dituzte ezagutzen, beren kontrolpean dauden pertsonen kasuan gertatzen den bezala. Denbora tarte horretan sortutako zauri orok gertatutakoaren inguruko uste sendoak eragiten ditu. Gobernuari dagokio frogaren karga: hari dagokio azalpen egokiak ematea”.

Era berean auzitegiak frogatutzat jo du Portuk eta Sarasolak zituzten zauriak Guardia Zibilaren esku zeuden egunetakoak zirela, eta gogorarazi hori ez dutela ukatu Espainiako Gobernuak ez eta Auzitegi Gorenak ere. Hori horrela, epaileen iritziz, ez autoritate nazionalek ez eta gobernuak ere ez dute eman argudio sinesgarririk salatzaileek zituzten zauriak azaltzeko edo justifikatzeko.

Portu eta Sarasola espetxean daude

Gaur egun, espetxean daude Portu eta Sarasola, ETAko kide izatea leporatuta, 2006ko abenduaren 30eko Barajasko aireportuko atentatua egitea egotzita (2005-2007 urteetako negoziazio prozesuaren haustura eragin zuena). 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten, Arrasaten (Gipuzkoa). Atxilotu eta hamazazpi ordura, guardia zibilek ospitalera eraman zuten Portu, zauri larriekin eta bestelako tortura zantzu nabariekin. Alfredo Perez Rubalcaba zen PSOEren gobernuko Barne ministroa biak atxilotu eta torturatu zituztenean. Guardia Zibilaren bertsioa bere egin, eta esan zuen atxiloketa unean ihes egiten saiatu zirela Portu eta Sarasola, eta horrekin lotu zituen zauriak. Porturi buruzko mediku txostenak, baina, zalantzan jarri zuen zauri horiek atxiloketaren unekoak izatea soilik.

Epaiketa egin ondoren, Gipuzkoako auzitegiak frogatutzat eman zuen Portu eta Sarasola hainbat alditan torturatu zituztela: atxilotu eta gutxira erreka bazter batera eraman zituztela eta han hasi zirela tratu txarrak. Intxaurrondoko kuartelean (Donostia) eta bidaietan ere jo zituztela berretsi zuen epaimahaiak.

Sortu

“Berriz ere agerian gelditu da tortura sistematikoa izan dela”

Historikotzat jo du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako sententzia Arkaitz Rodriguezek, Sortuko idazkari nagusiak uste du: “Justizia poetikoa egin da torturaren aurkako egun honetan, Joxe Arregi torturatuta hil zuten egunaren 37. urtemugan. Justizia poetikoaz harago Espainiako erresuman behingoz justizia erreala egin dadila exijitzen dugu”.

SORTUren ustez, sententzia honek berresten du ezker abertzaleak urteetan esandakoa: “Tortura paktika sistematikoa izan da Espainiako Erresuman, eta euskal independentismoaren aurka erabili den tresna da. Berriki Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Pako Etxeberriaren lan-taldeak eginiko txostenak 4.113 kasu azaleratu ditu EAEn. Nafarroan, berriz, 700 kasu egiaztatu ditu Euskal Memoria fundazioak. Torturak erabateko inpunitatea izan du eta estamentu askoren konplizitatea behar izan da horretarako. Espainiako Gobernuak ez du Nafarroan txostenik nahi torturaren errealitatea azaleratuko lukeelako. Zeren beldur da Espainiako erresuma?”.

Arkaitz Rodriguez

a

“Gaurko sententziak, hortaz, agerian uzten du euskal gatazkan hainbat indarkeria mota existitu direla. Espainiako Erresumak ere indarkeria erabili du, eta gaur egun ere erabiltzen jarraitzen du presoen dispertsioaren bidez, gaixorik larri daudenak espetxean mantenduz edo erabakitze-eskubidearen aurka eginez. Espainiako Estatuak estrategia politiko-militarra albo batera utzi eta bide demokratikoekiko apustua egin beharko luke behingoz, ezker abertzaleak bere garaian planteatu zuen moduan.

Torturaren biktimak gatazkaren biktimak izan dira. Ez dago normalizazio politikorik, ez dago elkarbizitza posiblerik, biktima guztien aitortzarik eta erreparaziorik gabe. Beraz, torturaren aitortza politikoa eta instituzionala exigitzen dugu. Sententzia honen ondorioz, gainera, Mattin Sarasolaren eta Igor Porturen aurkako zigorrak berrikusi beharko lirateke, torturetan oinarritu baitziren. Era berean, tortura salaketak izan diren guztietan, sententziak eta atxilotze aginduak berrikusteko exijitzen dugu.

Ezker abertzaleari bere iraganaren errebisio kritikoa egiteko eskatu izan zaio. Hemen errebisatzeko gauza asko daude. Asko dira iraganaren errebisio kritikoa egin behar dute eragileak. Jarreraz aldatzeko eskatu diegu tortura gertatu dela ukatzen dutenei edo tortura bera babesten dutenei”.

Espainiako erresumari ezarritako zigorrak

Espainiako erresumari ezarritako zigorrak, tortura salaketak behar den moduan ez ikertzeagatik:

  • Auzia: San Argimiro Isasa. Data: 2010/09/28
  • Auzia: Beristain Ukar. Data: 2011/03/08
  • Auzia: Otamendi Eguiguren, Data: 2012/12/12
  • Auzia: Ataun Rojo. Data: 2014/10/07
  • Auzia: Etxebarria Caballero, (3344/13). Data: 2014/10/07
  • Auzia: Arratibel Garciandia, (58488/13) Data: 2015/05/05
  • Auzia: Beortegi Martínez, (36286/14). Data: 2016/05/31

Hainbat ekimen datozen egunetan

Atzo hainbat ekimen burutu ziren (Gazteizen, Iruñean, Irunen) eta datozen egunetarako beste hainbat ekimen antolatu dira tortura salatzeko eta torturatuentzat aitortza eta erreparazioa eskatzeko.

  • Otsailak 16, ostirala. Torturaren aurkako mobilizazioa. 19:30etan Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik (Gran Via), Bilbo.

  • Otsailak 16, ostirala. Torturari buruz Euskal Memoria Fundazioak antolaturiko hitzaldia, Laura Pego eta Jose Schulman Liga Argentina por los Derechos del Hombreko idazkari nagusiaren eskutik, 18etan EHUko Ibaetan kanpusean (Carlos Santamaria Zentroa), Donostia.

  • Otsailak 17, larunbata. Tortura Aitortzatik harago ekitaldia Kalera dinamikaren aterkipean, Antton Lopez eta Jose Schulmanen eskutik. 13 etan Mosku plazan, Irun.

Minak luze dirau Spotak

Sortuk hainbat spot atera ditu eta bertan tortura pairatu duten herritarrak ageri dira. Bideo batean Joxe Domingo Aizpurua usurbildarra ikusi dezakegu.

a

Usurbildarren testigantzak

oso-latza-izan-daEuskal Memoria Fundazioak hainbat txosten eta  liburu kaleratuak ditu. Horietako bat “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian” liburua da. Bertan tortura Euskal Herrian errealitate ezkutua dela azpimarratzen da: “Milaka bizipen pertsonal, intimo eta errepikaezin gordeta izan dira lege berezien, bertsio ofizial gezurtien, prentsaren arduragabekeriaren eta auzitegien nagikeriaren itzalpean”.

Liburuan azken bost hamarkadetako oinazearen dimentsioa azalarazi eta honen praktikaren motibazio politilpa agerian uzten du: “Fenomenoa bere osotasunean aztertu nahi duen lehen azterketa da, apika, tunelaren amaieran argia ikusten hasi garen honetan. Oroimena izan dadila tortura inoiz ez errepikatzeko bermea”.

Euskal Herriko ehundaka testigantzan jasotzen dira liburu honetan, horien arten hainbat usurbildarrenak, guztiak latzak:

  • Olatz Lasagabaster Anza.
  • Endika Zinkunegi Zubizarreta.
  • Oihana Lizaso Matxain.
  • Jokin Errasti Elorza.
  • Enkarni Martinez Fernandez.
  • Xabier Pikabea Aizpurua.
  • Ramon Uribe Navarro.
  • Fidel Garcia.
  • Luis Gorriti Pagola.
  • Joxe Domingo Aizpurua Aizpurua.
  • Xabier Aranburu Muguruza.
  • Patxi Lizaso.
  • Karmele Matxain.
  • Jose Maria Etxarri Elizondo.

This slideshow requires JavaScript.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.