Gipuzkoa Zutik mugimenduak Zubietan eta Usurbilen hitzaldi bana eskainiko ditu

Gipuzkoa Zutik mugimenduak “Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?” hitzaldi bira antolatu du hilabeotarako herriz herri; Ainhoa Intxaurrandieta (2011-15 legegintzaldian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin, (2011-15 legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu ohia) epaituak izango direla salatzeko. Epaiketa 2018ko irailean egingo da.

2013. urteko azaroan Zubietako erraustegiko lanak gelditzeko GHK-k, Aldundiak eta enpresa eraikitzaileek akordio historikoa sinatu zuten. Urte luzez milaka gipuzkoarrek eskatutakoa bete zuten, erraustegia geratzea eta horregatik epaituak izango dira Errazkin eta Intxaurrandieta. Ondasun pertsonaletatik 100 milioi eurotik gora eskatzen zaizkie.

Testuinguru honetan, “Angula ustelak, zer gertatzen da Euskal Erregimenari aurre egiten badiozu?” hitzaldi bira antolatu du mugimenduak. Gurean bi egunetan egingo dira:

  • Otsailak 22, osteguna 19:00etan Zubietako Kaxkapen. (ATZERATU EGIN DA)

  • Martxoak 7, asteazkena 19:00etan Usurbilgo Sutegiko auditorioan.

Gipuzkoa Zutik

“Guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik epaituak izango dira. Kasua benetan larria da, Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Solasaldiok helburu argia dute: herritarrak gertatzen ari denaren gainean informatzea da lehen helburua. Herriz herri gogoeta eta eztabaida egitea ere bai, erakunde publikoetan politika egiteko moduez, gaur egun bizi dugun egoeraz. Erraustegiaren gertaera zehatzetan oinarrituta, Euskal Erregimenak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izango da hitzaldietan.

Ustelkeriari lotutako hamaika gertakizun ezagutuko ditugu: Lapurtutako ordenagailuaren eta suntsitutako dokumentazioaren kasuak, bankuekin eginiko tratu absurdua, enpresen txostenak idatzi zituzten funtzionarioen kasua, beharrezkoa ez den gastu publikoa justifikatzeko gaindimentsionatutako datuak… Diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko mafiaren jokamoldea da. Erabat onartezina demokrazia batean.

Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte Gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 (ehun milioi euro) eskatzen dizkiete. Erabat onartezina.

Egoera honen aurrean, hitzaldi hauekin Intxaurrandietari eta Errazkini babesa adierazteko ere baliatu nahi dugu, herritarron osasunaren eta diru publikoaren defentsan hartu zutelako erraustegia gelditzeko erabakia. Ez gaituzue beldurtuko. Guk ere egingo genuke. Herritarron interesak defendatzen dituztenak horrela zigortzen saiatzea ez dugu onartzen. Gure ustez epaitu beharreko bakarrak, Euskal Erregimenaren ustelkeria eta mafia jokabidea dira. Eta iraileko epaiketarekin aurrera jarraitzen badute,  epaiketa hori herritarron interes orokorren aurka ari diren politikariak kalean epaitzeko baliatzeko asmo osoa daukagu.

Mugarritzat jotzen dugu epaiketa hau, eta Intxaurrandieta eta Errazkin zigortzen badituzte, mugarri oso arriskutsua jarriko dutela ulertzen dugu. Aurrerantzean edozein proiektu gelditzen saiatuko denak, aurrekari honen itzal izugarria izango du gainean.

Ezin da erregimenaren eredua zalantzan jarri. Beste eredu bat nahi duten herritarrek hauteskundeak irabaztea lortzen badute ere, eta milaka milioiko zorra dakarten proiektuak alferrikakoak direla frogatzen badute ere, negozio horiek ezin dira ukitu. Bestela zureak egin du. Auzi honek Gipuzkoa eta hondakinen gaia gainditzen ditu erabat. Ulertzen dugu beste edozein lurraldetan, beste edozein proiektu estrategiko gelditu izan balitz, berdin-berdin egingo lukeela erregimenak: betikoei negozioa ukitu dietenak zigortzen saiatu, modu pertsonalean eraso eginda”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s