Udalak Gernika kaleko 13. zenbakian jabetzan duen etxebizitza bat alokairu sozialean jarriko du

Usurbilgo Udalak Gernika kaleko 13. zenbakian jabetzan duen etxebizitzetako bat (1go eskuina) alokairu sozialean jarriko du. Etxebizitza hori eskuratzeko lehiaketa martxan jarri du.

Etxebizitzaren ezaugarriak

  • 3 logela ditu eta 80 metro koadrokoa da.

Aurkezteko baldintzak

  • Usurbilgo pertsona fisiko edo bi, hiru, lau edo pertsona gehiagoz osatutako bizikidetza-unitateak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.
  • Etxebizitza jabetzarik ez izatea.
  • Gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak izatea.
  • Gehienezko ondare jakin bat ez izatea.
  • Etxebizitzaren bat jabetzan duten herritarrek ere lehiaketan parte hartu ahal izango dute, beti ere premia egoeran badaude.

zozketa

Etxebizitza hori zozketa bidez esleituko da. Zozketa egin ondoren itxaron-zerrenda osatuko da, etxebizitzari uko egin dioten edo oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete ez dituzten pertsonekin. Etorkizunean zerrenda hori baliatuko da Gernika ibilbideko 13an dauden eta Txaramunto kaleko 2an errentapean dauden gainerako udal etxebizitzak betetzeko, etxebizitza horiek egun dituzten itxaron-zerrendak agortzen badira.

Kontratuaren iraupena: gehienez bost urte

Erreta-kontratua urtebetekoa izango da, eta urtez urte luzatzeko aukera egongo da, gehienez ere bost urtera arte. Kontratuen epemuga iristen denean, maizterrak udalaren esku utzi beharko du etxebizitza.

errenta-kuota

Ordaindu beharreko errenta-kuotari dagokionez, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren arabera ezarriko da, eta urtero berraztertuko da.

Epea

Zozketa honetan parte hartu nahi duten herritarrek martxoaren 1era (osteguna) arteko epea dute eskaera egiteko. Izena emateko eskabide-orriak eta hautatze-prozedura arautzen duten oinarriak udaletxean eskura daitezke.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.