Gure Pakea Jubilatuen Elkarteak pentsio duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du

AGIJUPENS elkarteak (Erretiratu eta Pentsiodunen Gizarte Zentroen Gipuzkoako Elkartea) manifestaldia antolatu du otsailaren 22rako (osteguna) Donostian “Pentsio duinen alde” lemapean. Manifestazioa goizeko 11:30ean hasiko da.

Gure Pakea Elkartea deialdiarekin bat

Usurbilgo Gure Pakea Jubilatuen Elkarteak manifestazioarekin bat egingo du eta herriko erretiratu eta pentsiodunei Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. Hitzordua ostegun goizeko 11:15etan finkatu dute, Donostiako Amara plaza hotelaren parean. Gure Pakea Jubilatuen Elkarteak jakinarazi du bidaia norberaren kontura izango dela, elkarteak ez du autobusa jarriko Donostiara joateko.

Jose Riviere AGIJUPENS elkartearen lehendakaria: “Denok joan behar gara gutaz barre egin ez dezaten”.

%0,25a eguneratzearen aurkako protesta

Manifestazio honetan Espainiako Gobernuak iragarri moduan pentsioak %0,25ean eguneratzearen aurkako protesta egingo da, eta Europako Karta Sozialak zehaztu bezala, gutxienik 1.080 euroko pentsioak izateko eskatuko dute. Era berean, Euskal Herrirako Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema propioaren aldeko eskakizuna egingo da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.