Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Ostiral honetan, otsailak 23, hileko azken ostiralarekin bat, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu:

  • Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
  • Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
  • Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
  • Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
  • Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.

Usurbildik 600 kilometrotara

Arg.: Gure Artera Bilgunea

Pasa den urtarrilaren 26an Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea berezia izan zuen, Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen alabaren urtebetetzea izan zelako. Urtarrilaren 19an urtea bete zuen Xuak. Gogoratu Xua eta bere gurasoak Usurbildik 600 kilometrotara daudela,  Valentziako Picassent espetxean hain zuzen ere.

Usurbilen Nahi Ditugu: “Ozen zorionduko dugu hemendik, gure berotasuna Picassenteko ziegara helarazteko. Usurbildik 600 km-ra ez balego, gure artean izango zen, hemen, bere amona Mari Karmenekin. Tamalez ez da horrela. Presoak gerturatzeko abian diren zurrumurru eta aurreikuspenen aurrean, ordea, zuhur mantentzen gara. Seguru dakigun gauza bakarra zera da, lanean jarraitu behar dugula salbuespenezko neurri krudelekin lehenbailehen bukatzeko. Gaurko mobilizazioa gainera, Etxerat-ek kanpaina berria aurkeztu duen egun berean egokitu da. Espetxe politikaren ondorioak ezagutzera emateko egitasmo orokorroagoaren baitan, eta ‘Motxiladun umeen’ errealitatea plazaratu ostean, aurrerantzean adin nagusikoen eta gaixorik dauden senideak eta dispertsioa ezagutarazteko lanketari ekingo diogu. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu eta datozen hilabeteetan euren errealitatea ezagutarazteko hainbat ekimen egingo ditugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s