Otsailaren 24an “Erraustegia gelditu! Birziklapena sustatu!” Donostiako manifestaziora joateko deia

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, otsailaren 24an (larunbata), 17:30ean eta Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuta, c egingo da, “Erraustegia gelditu! Birziklapena sustatu!” lemapean. Errauste planta ez egitea bakarrik ez; %80 birziklatzea posible dela aldarrikatuko dute manifestazioan.

Udaletxean egindako prentsaurrekoa

Pasa den astean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak prentsaurrekoa eskaini zuen Donostiako udaletxean eta bertan otsailaren 24an antolatu duen manifestazio handiaren baitan, Gipuzkoako udal guztietara eta alderdi guztiei gonbidapen bana bidali diela jakinarazi zuen, manifestazioa bertan parte hartzeko eskatuz: “Azken egunotan ikusi dugu erraustegi modernoek ere kalte eta gaixotasunak eragiten dituztela inguruko herri zein herritarrengan, Montpelierren ikusi dugu, baita Pisan eta orain Marseilako landa eremuan dioxina eta bestelakoak, kopuru handian topatu dituzte elikagaietan. Hau dena ekidin daiteke Gipuzkoa osorako politika integral eta eraginkor bat martxan jartzen bada. Ormaiztegi zein Debagoienan badakite nola egin, zabaldu dezagun bertako funtzionamendua lurralde osora”.

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

“Dagoeneko jakin badakigu %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero. Modu honetan zabor nahasi ugari sortzea ekidin genezake, geratuko litzatekeen apurrarekin errausketa ez den beste irtenbide bat bilatzea posible izango genuke eta ez Gipuzkoan egin nahi duten bezala erraustegi toxiko bat inposatu eta 35 urtetan ordaintzen egon behar izatea. Gure eskaera berresten dugu, Zubietako erraustegiaren obren geldialdia eskatzen dugu eta gauzatu dezatela lehenbailehen Gipuzkoa osoan hondakin bilketa eraginkorra, tokian tokiko berezitasunetara moldatua, baina birziklagarriak eta konpostagarriak diren hondakin guztiak bildu daitezela. Energia horiek hondakin bilketa eraginkorrean jarriko balira erraustegi toxikoaren inposaketan jartzen diren bezain beste, dagoeneko helburuak lortuak izango genituzke, hots, %80ra jada ailegatuko ginateke.

Ormaiztegin %88ko (2017ko abenduko datua, 2017 osoan %89ko bataz bestekoa) bereizte tasa lortu bazen, beste edozein udalerritan ere lortzea posible da, logika sinplea da, edozein herri edo hiri auzoz osatua dago eta praktikak frogatzen du %88a bereiztuta, birziklatzera eta konpostatzera bidali daitekeela, praktika hori biderkatu daiteke beste edozein lekutan eta emaitza horiek lortuz. Beraz, aitzakiak bukatzen ari zaizkie populazio handiko eremuei, non birziklatze tasa apalak dituzten eta bizi diren biztanle kopuruagatik urtean izugarrizko tona zabor nahasi sortzen duten. Azken datuen arabera, Donostiak 288,80 kg zabor nahasi sortzen ditu biztanle eta urteko.

Modu berean eta adibidea handitu eta gaindimentsionatzeagatik (erraustegia dagoen moduan) herriez gain, gaur egun mankomunitateka ere emaitza paregabeak lortzen ari dira, aurreko adibidean aipatu bezala edozein herri edo hiri handitan lortu daitekeena. Sasietako Mankomunitatean %75eko tasa lortu zuten 2017ko abenduan eta Debagoienak %78,61 data berdinean. Beraz, esperientziak badaude, emaitza bikainak lortzen dira eta horretara jarriko bagina emaitza oso onak izango genituzke inolako erraustegi toxiko eta xahutzaileren beharra izan gabe.

Hori da exijitzen dioguna Gipuzkoako Foru Aldundiari, jarri ditzala indarrak emaitza horiek lortzen eta ez alferrikako azpiegitura kutsakor eta garestia eraikitzen. Lehendabizi lortu %80a eta ondoren ikusten dugu zer egin geratzen denarekin, baina ez alderantziz. Honekin batera goraipatu nahi dugu 2017ko martxoan plazaratu genuen alternatiba guztiz bideragarria dela eta hemen adierazi dugun guztiarekin batera, agintariek entzun gaitzaten, hurrengo otsailaren 24an manifestazio handia antolatu dugu Donostian, 17:30tan Gipuzkoa Plazatik hasita.

Manifestazio honetako puntu garrantzitsu bat herritarrak izango dira, hondakinak ondo bereizi eta eginbeharrak txukun gauzatzen dituzten horiei ahotsa eman nahi diegu, ondo egiten dutenak eredu dira eta nagikerian ezkutatzen direnei deiadarra egin nahi diegu.

Bide batez aipatu nahiko genuke Europako Parlamentuak pasa den 2018ko urtarrilaren 17an erabaki zuen erraustegiei ematen zaizkien dirulaguntza oro ezabatzea, erraustegien finantzaketa iturri nagusia kolpatuz modu honetan eta justizia eginaz, izan ere baliabideak erretzea inoiz ez da izango birziklatzea. Albiste hau erabakiorra izan daiteke erraustegien finantzazioari dagokionez.

Azkenik gure babes osoa adierazi nahi diegu Lasarteko Landaberri ikastolako irakasleei Hezkuntza Departamentutik jaso duten adierazpen askatasunaren aurkako erasoaren aurrean, erraustegia 500 metrotara eraikitzen ari dietela eta adierazi zuten kezka pankarten bidez Departamentuak kentzeko agindu baitie. * Datuak mankomunitateen iturritatik lortuak dira”.

Manifestaziorako Atxikimenduak

This slideshow requires JavaScript.

Donostiako bretxan egindako ekintza

Otsailaren 17an Donostiako Bretxan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko hainbat kidek zaborraren karakterizazioa egin zuten, gune batean zeuden zaborronzietako portzentai oso handia birziklagarria zela frogatzeko egin zuten: “Datu argiak: aztertutako zabor nahasiaren %90a birziklagarria zen. Nora goaz horrela? Denek birziklatuko bagenu ez genuke erraustegirik beharko. 24an kalera atera eta gure kezka azaltzeko dei egiten dizuegu”.

Zubietako erraustegiko lanak

Igandean (otsailak 18) Usurbilgo hiru guneetatik herritar batek Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiari argazkiak atera zizkion: Zubietatik (Zuasti baserria), Kalezarretik (Txara gaina) eta Kaxkotik (Munalurra). Hona emaitza:

Arg.: @XingolaUsurbil

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.