Usurbilgo Esperientzia Eskolak antolatuta gaur “Usurbilgo mugarriak” hitzaldia Artzabalen

Usurbilgo Esperientzia Eskolak antolatuta (Matia Institutua eta Usurbilgo Udalaren laguntzarekin), gaur, otsailak 20,  “Usurbilgo mugarriak” izenburupean hitzaldia eskainiko da Artzabalgo ekitaldi aretoan. Hitzaldia irekia da, bereziki Esperientzia Eskolan izena emanda daudenentzat zuzendua dago baina interesa duen edonorentzat ere ateak zabalik daude. Hitzaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta hizlaria Joseba Alonso izango da.

Joseba Alonso

Denbora librean, Joseba Alonso mugarriei buruzko informazioa bilatzen eta mugarriak aurkitzen aritzen da. Urte asko daramatza dagoeneko horretan. Herri baten historia ezagutzeko eta nortasunari eusteko, beharrezkoa ikusten du Alonsok mugarrien historia, kokalekua ezagutzea. Goierriko mugarrien mapa osatzen ari da pixkanaka, baita Gipuzkoakoa ere. 1285. urteraino iritsi nahi du. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere elkarlanean aritzen da.

Usurbilgo mugarriak

Noaua! Kultur Elkarteak argitaratutako “Usurbilgo Ondareak Ezagutzen” liburuan, mugarriei buruzko atal berezia dago, oso interesgarria. Hona bertan aipatzen dena mugarriei buruz:

“Herriak banatzeko mugarriak laukizuzenak dira, oro har, banatzen dituzten herrien lehen letra daramate grabaturik aldeetan, eta marra goiko planoan. Harrian zizelkatutako marrak mugalerroa nondik nora doan adierazten du, aurreko eta hurrengo mugarria zein norabidetan aurkitzen diren, eta harri horretan lur eremuak izkina badu, marrak ere, hori bera erakutsiko du. Usurbilgo udalerriari dagokionez, mugalerroa aztertu eta bertako mugarriak adierazteko dokumentatuta ditugun lehen lanak 36ko gerraren ostean egin ziren, hots, frankismoaren lehen urteetan. Lehenago ere egingo ziren, baina agiritegia erre zelako edo bestelako kausak medio, ez ziren jaso. Lehen biziko lan horietan, topografoek mugarrien kokapena zehazteko erabilitako datuak jasotzen zituzten koadernoak eta mugarri bakoitzaren kokapen eta ezaugarriak biltzen zituzten aktak idatzi ziren; azken hauek, garaiko udal agintariek mugarriz mugarri ibilbidea burutu ostean sinatutakoak azkeneko orrian. Bai koadernoa eta bai akta, Usurbilek mugakide dituen udalerri bakoitzeko bana osatu zen, auzo ziren bi herrien artean adostasuna baitzegoen. Hala, Donostiarekin, Lasarte-Oriarekin (orduan Hernanirekin), Zubietarekin, Zizurkilekin, Aiarekin eta Oriorekin akta eta koaderno bana ditu Usurbilek, eta beste horrenbeste Zubietak, Usurbil, Zizurkil, Andoain eta Lasarte-Oriarekin (orduan Urnieta eta Hernani)”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Usurbilgo Ondareak Ezagutzen liburua

Herriko mugak

  • 1. Mendizorrozko mugarriak
  • 2. Artikulatxikiko bordako mugarria
  • 3. Artikulaerrekako mugarriak
  • 4. Mojabaso
  • 5. Barkaiztegiko mugarriak
  • 6. Gurutzegiko mugarria
  • 7. Txikierdiko mugarria
  • 8. Gerezietako mugarriak
  • 9. Etumetako Mugarriluze
  • 10. Iragorriko mugarria
  • 11. Logaratzuko langako mugarria
  • 12. Eguzkitzako mugarria
  • 13. Tontortxikiko mugarria
  • 14. Txosnagañako mugarria
  • 15. Aginagako mugarria
  • 16. Usurbil eta Donostiaren arteko mugarriak Zubietan

Orreagako mugarriak 

  • 1. Igartzazabalgo mugarria
  • 2. Illunbeko mugarria
  • 3. Juanasoroko mugarria
  • 4. Etumetako Mugarriluze
  • 5. Puelako mugarria
  • 6. Sagatzuko mugarria

Beste mugarri batzuk

  • 1. Beloztegiko mugarria
  • 2. Juanasoroburuko mugarriak
  • 3. Asteasuaingo mugarriak
  • 4. Zarrondoko mugarria

Mugarrien mapa

Informazio gehiago: www.usurbilondarea.noaua.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.