Otsailaren 26an Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia egingo da Potxoenean

Otsailaren 26an (astelehena) Santixabeletako Jai Batzordeak bilera egingo du Potxoenean, arratsaldeko 18:00etan. Otsailaren 6an Santixabel jaiak prestatzen hasteko lehen bilera egin zen eta hemendik aurrera maiz bilduko dira jaien egitaraua prestatzen joateko.  Gogoratu bilerak irekiak direla eragile nahiz herritar orori zuzendua dago. Helburua, herritik herriarentzat sortutako jaiak izatea da.

Jai Batzordeak bilera honetan ekintza berriak aztertuko eta jaietako aurrekontuen lanketari ekingo diote. Lehen bileran jaien egutegia finkatu zuten: ekainaren 28tik (osteguna) uztailaren 2ra (astelehena) arte. Jai Batzordean Santixabeletako jaien egitaraua diseinatzeko lehiaketa eta txupinazoa nork jaurti erabakitzeko proposamenak ere aztertuko dira.

Santixabel jaietarako 70.000 euro

2018ko Santixabel jaietarako 70.000 euro bideratuko dira eta datozen bileretan, ekitaldi bakoitzaren gastuaren zenbatekoa adieraziko da. Zer antolatu eta antolatu nahi den horrek zenbateko kostua duen agerian utzi nahi da modu horretan.

Usurbilgo Jai Batzordea:  “Azken urteetako jai-batzordeak oso jendetsuak izan dira, eta emaitza ere, halakoxea izan da, horrenbestez: jai parte-hartzaileak, herrikoiak eta egitarau oparoa”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.