LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan erraustegiko eta Anoetako obretako lan-baldintzei salaketa jarri die

Otsailaren 16an LAB sindikatuak Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan bi salaketa jarri dituela jakinarazi du, Zubietako erraustegiko lanetan eta Donostiako Anoetako estadioa eraberritzeko lanetan Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena betetzen ez delako. LAB sindikatuak Donostiako alkatea den Eneko Goiari salaketa hauen kopia eman diote egoera honekin buka dezan eskatuz.

Erraustegiko lanen salaketa

LAB sindikatuak Erraustegiko lanei salaketa jarri die, Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenak dioena baino askoz lanordu gehiago sartzen dituztelako eta nabarmen txikiagoa den lansaria jasotzen dutelako. Donostialdeko erraustegiaren eraikuntza, kudeaketa eta ustiaketa lanak, Urbaser buru duen Aldi Baterako Enpresa-Elkarteari esleitu zaizkio. Enpresa-Elkarte honen kide dira Altuna y Uria, Moyua, Murias, LKS, Meridian Investments eta Steinmuller Babcok. Enpresa-Elkarte horrek, erraustegiaren eraikuntzako hainbat lan azpikontratatzen dizkio Muriasi, eta Muriasek hainbat lan EPBri.

Anoetako estadioko lanengatik salaketa

Anoetako estadioko lanengatik ere salaketa sartu du LAB sindikatuak. Kasu honetan ere lurraldeko hitzarmenak dioena baino lanordu gehiago sartzen dituztela hitzarmenak dioen lansaria baino txikiagoaren truke. Anoetako estadioa eraberritzeko lanak Altuna y Uriak eta Moyuak osatutako Aldi Baterako Enpresa-Elkarteari esleitu zaizkio. Enpresa-Elkarte honek azpikontratatu du obra hauetako hainbat lanetarako EPB enpresa.

LAB-ek Lan ikuskaritzari eskaera egin dio

LAB sindikatuak sartutako bi salaketetan, lan ikuskaritzari bi obrak bisitatu ditzala eskatu dio, batetik frogatu dezan langileek jasotzen duten soldatetan EPB enpresak ez duela hitzarmena betetzen, eta bestetik, azpikontratatutako enpresei eta hauen arduradun diren kontratista nagusiei dagozkien likidazio aktak ezartzeko.

Lab sindikatua

“Joan den otsailaren 16an LAB sindikatuak errauskailu zein Anoetako obra lanetan aritzen den EPB azpikontrataren aurkako hainbat salaketa jarri genituen. LABetik egiaztatatu ahal izan dugunez, azpikontrata honek eraikuntzako hitzarmenak baimentzen duena baino soldata baxuagoak eta lanaldi handiagoak ezartzen ditu. Sektorean eraikuntzako enpresa handien aldetik azpikontrata hauetara jotzea lan kosteak merketzeko asmoz praktika orokorra da. Gogoratu nahi dugu bi obra hauek Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak sustatutako obrak direla. Bi erakunde hauek oso prezio merkean lizitatzeaz gain, hitzarmenaren aplikazioa zailtzen duena, ez dute inongo neurririk ezartzen hitzarmena betetzen ari den ala ez egiaztatzeko. Halaber, jakinarazi nahi dugu LAB sindikatuak Donostiako alkatea den Eneko Goiari salaketa hauen kopia eman diogula egoera honekin buka dezan”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s