Dispertsio politikaren ondorioz urteko bigarren auto istripua gertatu da Darocan

Arg.: Etxerat Elkartea

Asteburu honetan Darocako (367 km) espetxean preso dagoen Alfredo Remirez euskal preso politikoaren senide eta lagunek kotxe istripua izan dute, Alfredori bisita egin ostean. Espetxe urrunketak eragindako bigarren ezbeharra izan da honako hau.

autoak orein baten aurka jo zuen

Bost lagun zihoazen kotxean istripua Logroño parean suertatu zenean. Alfredoren senide eta lagunen autoak orein baten aurka jo zuen. Ez zuten zauri larririk sufritu bidaiariek, baina autoa bertan utziz, Euskal Herrira itzuli behar izan zuten taxi batean.

urtebeteko espetxe zigorra

Alfredo Remirez amurrioarra azaroaren 4an sartu zuten Basauriko espetxean, urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hain justu, Alfredok dispertsio politika salatzeko izandako konpromisoa zigortze arren. Orain arte Basauriko presondegian zegoen, baina joan zen astean Darocara urrundu zuten. Asteburu honetan kehenbiziko bisita egin zioten Darocan senide eta lagunek eta espetxetik bueltan pairatu zuten ezbeharra.

Etxerat Elkartea

“Sakabanaketak eragindako urteko bigarren istripu hau salatzeaz gain, Etxerat Elkartetik 29 urte beteko dituen dispertsio politikak 400dik gora istripu eta milatik gora zauritu utzi dizkigula gogoratu nahi dugu, horrek suposa dezakeen ardura politiko guztiarekin.

Alfredo Remirezen kasuan gainera, Basauriko espetxetik urruntzeak zigorra bikoiztu egin du bere senide eta lagunentzat eta horren eragin argia, asteburuan haiek jasandako istripua. Alfredoren lagun eta senideak, beste ehunka euskal preso politikoren senide eta lagun bezala, ez ziren Zaragoza eta Logroñoko inguruko errepide horietan ibili behar. Presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidaia luze bezain arriskutsuak egitera behartuta izaten direla astebururo-astebururo ehunka euskal herritar, eta nahitaezko bidaia luze hauen erruz 16 hildako eragin direla. Nahikoa da!”

elkarretaratzeak

Ezbehar berri hau salatzeko eta Alfredo Remirezen senide eta lagunei  elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak:

  • Amurrio: Astelehena, otsailak 26, 19:00etan Amurrioko plazan.
  • Iruñea: Astelehena, otsailak 26, 20:00etan PPren egoitza aurrean.
  • Gasteiz: Asteartea, otsailak 27, 19:00etan Andra Mari Zuri.
  • Bilbo: Asteartea, otsailak 27, 19:30etan Arriaga plazan.
  • Donostia: Asteazkena, otsailak 28, 19:00etan Udaletxe ondoan.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s