Otsailaren 27an “Zergatik erabaki?” mahai ingurua streaming bidez Potxoenean ikusteko aukera

Gure Esku Dago mugimenduak Herritarron Ituna lantzen hasteko hiriburuetan antolatu dituzten mahai inguru zikloak streaming bidez zuzenean eskaintzen ari da. Usurbilen ere aurreko saioak streaming bidez jarraitzeko aukera egon da. Aste honetan, otsailaren 27an (asteartea) azken saioa eskainiko da, “Zergatik erabaki?” lemapean. Berez, otsailaren 14an Iruñean egitekoa zen hitzaldi hau eta atzeratua izan zen.

Astearteko gai nagusia “Herritartasuna” izango da. Mahai ingurua Nafarroako Baluarte Jauregian egingo da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Usurbilgo Gure Esku Dagok antolatuta, arratsaldeko 19:00etatik aurrera streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da, Potxoenean (ez Sutegin): “Streaming bidez ikustera gonbidatu nahi zaitugu oraingoan ere. Adi, oraingo honetan Potxoenean egingo dugu saioa! Hurbildu eta parte hartu!”

Iruñeara joan daiteke baina aurreaz izena eman behar da Gure Esku Dagoren webgunean. Hauek izango dira bertan parte hartuko duten gonbidatuak:

  • Amaia Alvarez
  • Iñaki Soto
  • Amaia Zufia
  • Hedoi Etxarte
  • Maialen Huarte (moderatzailea)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.