Gaur 18:00etan ohiko osoko bilkura Udaleko udalbatza aretoan

Gaur, otsailak 27, ohiko osoko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan 18:00etan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkura honetan hiru mozio aurkeztuko dira: Sexu-erasoen aurkako APP bat sortzea, Merkataritza-gune handiak eta Lurralde-Plan Sektoriala eta Martxoaren 8an, emakumeok planto!. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera egongo da.

Gai zerrenda

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena: *2018/01/30eko bilkurako akta.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urtarrilaren 22tik otsailaren 16ra (2018/0068- 2018/0153).
  3. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren hondakinen goi kudeaketa zerbitzugintzaren 2018 ekitaldirako tarifak auzibidean errekurritzea.
  4. B-03. Urkamendi-Iarbe bidea herri bideko 130 metroko bide zatiaren desafektazioa.
  5. Udalak hilerri berrian hilobien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko lote berri baten eskaintza (10. lotea).
  6. Hilerri berrian emakidaz esleitutako hilobia aldatzeko eskaera.
  7. JIEL jaunaren aurkako zigor jardunbidea.
  8. JMIM jaunaren aurkako zigor jardunbidea.
  9. Mozioa: Sexu-erasoen aurkako APP bat sortzea.
  10. Mozioa: Merkataritza-gune handiak eta Lurralde-Plan Sektoriala.
  11. Mozioa: Martxoaren 8an, emakumeok planto!
  12. Galdera-eskaerak.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.