Larunbatean milaka eta milaka herritarrek Zubietako erraustegia geratu dezaten eskatu zuten

Otsailaren 24an Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa burutu zuen Donostian. Milaka eta milaka herritar atera ziren kalera, Zubietako erraustegia geratu dezaten eskatuz. Manifestazioa Gipuzkoa Plazatik hasi zen, 17:30ak aldera eta Donostiako hainbat kale zeharkatu ondoren Bulebarrera iritsi zen 18:30ak pasata. Bulebarrean Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek eta Landaberri ikastolako irakasleek parte hartu zuten.

Apirilaren 12an epaiketa

Argazkian, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zubietako errausgailuaren eraikitze proiektuaren arduradunaren arteko akordioa, proiektua bertan behera uzteko. Irudian, Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

Manifestazioan jakin zen 2013ko azaroan erraustegia geratzeagatik apirilaren 12an epaituko dituztela Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin, 2011-15 legegintzaldiko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu izandakoa hurrenez hurren.

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

“Berandu baino lehenago, hobeto orain erraustegia gelditzea. Zubietako erraustegia gelditu! Merkeago, osasuntsuago, eta ingurumenean eragin gutxiago duten alternatibarik badagoelako. Erraustegiaren proiektua kaleratu zen garaian, 2002an gaikako bilketa tasak % 20ko inguruan zebiltzan Gipuzkoan.

Dagoeneko jakin badakigu %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero. Modu honetan zabor nahasi ugari sortzea ekidin genezake, geratuko litzatekeen apurrarekin errausketa ez den beste irtenbide bat bilatzea posible izango genuke eta ez Gipuzkoan egin nahi duten bezala erraustegi toxiko bat inposatu eta 35 urtetan ordaintzen egon behar izatea.

Gipuzkoarrok 16 urte daramagu borroka honetan, asko ikasi dugu urte luze hauetan eta asko irakatsi diegu Gipuzkoan instituzio desberdinetako politikoei. Nola bestela lortu eta ulertu gaur egungo egoera, gaikako bilketa tasaren igoera herri eta mankomunitate gehienetan: Ormaiztegi % 88, Debagoienak %78, Sasieta %77 eta %80tik gora, Hernani, Usurbil, Oiartzun…

Beraz, aitzakiak bukatzen ari zaizkie populazio handiko eremuei (Donostia-Irún-Hondarribia-Eibar-Errenteria-Lasarte Oria…), non birziklatze tasa apalak dituzten %40-%50 eta bizi diren biztanle kopuruagatik urtean izugarrizko tona zabor nahasi sortzen duten. Azken datuen arabera, Donostiak 288,80 kg zabor nahasi sortzen ditu biztanle eta urteko zabortegira doaztenak.

Gipuzkoan, esperientziak badaude, emaitza bikainak lortzen dira eta horretara jarriko bagina emaitza oso onak izango genituzke inolako erraustegi toxiko eta xahutzaileren beharra izan gabe. Hori da exijitzen dioguna Gipuzkoako Foru Aldundiari, jarri ditzala indarrak emaitza horiek lortzen eta ez alferrikako azpiegitura kutsakor eta garestia eraikitzen. Lehendabizi lortu %80a eta ondoren ikusten dugu zer egin geratzen denarekin, baina ez alderantziz.

Gaurko manifestazio honetan, hondakinak ondo bereizi eta eginbeharrak txukun gauzatzen dituzten horiei ahotsa eman nahi diegu, ondo egiten dutenak eredu dira eta nagikerian ezkutatzen direnei deiadarra egin nahi diegu. Bide batez aipatu nahiko genuke Europako Parlamentuak pasa den 2018ko urtarrilaren 17an erabaki zuen erraustegiei ematen zaizkien dirulaguntza oro ezabatzea, erraustegien finantzaketa iturri nagusia kolpatuz modu honetan eta justizia eginaz, izan ere baliabideak erretzea inoiz ez da izango birziklatzea. Albiste hau erabakiorra izan daiteke erraustegien finantzazioari dagokionez.

Bukatzeko, 6000 sinadura lortzear gaude, ETBan eztabaida teknikoa erraustegiari buruz egin dedin, ETB ere gurea da, denona da! Lagundu zabaltzen. Azkenik gure babes osoa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkineri, non datorren apirilarako deituak izan diren epaiketa lotsagarri baterako. Zuekin gaude! Norbait epaitzekotan epai ditzatela ustelak”.

Argazkiak eta bideoak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua! astekaria eta                 sare sozialak





https://platform.twitter.com/widgets.js

https://platform.twitter.com/widgets.js

https://platform.twitter.com/widgets.js

https://platform.twitter.com/widgets.js

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s