Asteleheneko batzarraren ostean Usurbilgo Udaleko langileek atera zuten argazkia. (Arg.: Usurbilgo Udala)
Atzo (otsailak 28) lau orduko lan uztea deitu zuten ELA eta LAB sindikatuek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta foru aldundietan. Astelehenean egindako langile batzarrean, Usurbilgo Udaleko langileek deialdi honekin bat egitea erabaki zuten. 11:00etatik 15:00etara, lau orduko lan uztea egitekoak ziren enplegu eta lan-baldintzen defentsan eta zerbitzu publikoak indartzea galdegiteko.
Udalak atzo jakinarazita Usurbilgo udaleko langile-komiteak, ELA eta LAB sindikatuen eskariz, bertan behera utzi zuten lanuztea, elurra herrietan eragiten ari zen arazoak konpondu ahal izateko.
ELA eta LAB sindikatuen oharrak (PDF)