Istripu larria gertatu da gaur Usurbilgo Luzuriaga lantegiaren parean

Argazkia.: Arantxa Manterola

Istripu larria gertatu da gaur (martxoak 2) arratsaldean, 14:30ak aldera, Usurbilgo Luzuriaga lantegiaren sarrera parean. Istripuan  bi kotxe eta kamioi bat inplikaturik egon dira, usurbildarrak tartean. Guztira bost lagun zauritu dira istripuan. Donostia ospitalera eraman dituzte. Egoera honen aurrean, Usurbilgo Udalak adierazpen bat kaleratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiari N-634 errepideko arazoari adarretatik heldu behar zaiola eta planteamendu integrala behar dela eskatu dio.

Istripuaren ondorioz errepidea itxita egon da eta auto-ilara luzeak eragin ditu. Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, GI-20 errepideraino heldu dira auto-ilarak. 

Noaua! astekaria

Istripua gertatu berritan Noaua! astekaria helarazi dio goiko argazkia, Donostiatik Usurbila bidean zetorren Arantxa Manterola usurbildarrak: “2 kotxe eta kamioi bat inplikaturik. Zaurituak daude, gutxienez kotxe bateko gidaria eta atzeko bidaiari bat ere bai. Luzuriaga-Fagor fabrikaren parean gertatu da. Azaldu didatenez, Usurbilgo norantzan zihoan auto batek frenatu egin du eta atzetik zihoanak gelditzeko denborik ez eta ezker aldera jo du eta han kamioiaren kontra joan da eta errebotez aurreko kotxeari ere eman dio. Kotxea, egia esan, oso oso kaltetua, batik bat, aurrekaldea dena txikituta”. 

Usurbilgo UdaLaren adierazpena

“Gaur arratsaldean Usurbilgo lau gaztek istripu larria izan dute N-634 errepidean, Luzuriaga parean. Udalak kezkaz jaso du albistea, ez baita lehen aldia inguru horretan halako istripuak gertatzen direla. Zorionez, gazteak, oraindik obserbazioan badaude ere, onik daude, nahiz eta autoa txiki eginda geratu.

Tamalez, N-634 errepidea berriro ere istripu larri baten agertoki izan da. Azken boladan, gainera, nabarmen egin du gora trafikoak ingurune horretan, merkataritzagune berriak irekitzearen ondorioz.

Usurbilgo Udala esan eta esan ari da gaur egun N-634 errepideak ez dituela betetzen gutxieneko segurtasun baldintzak, eta, ondorioz, Diputazioari behin baino gehiagotan eskatu dio N-634 errepidearen gaineko planteamendu integrala. N-634 errepideak gure herria gurutzatzen du alderik alde, eta oraindik ere trafiko-bolumen handia du, horrek dakarren guztiarekin. Gainera, trenbidearekin batera,hainbat pasagune arriskutsu eragiten ditu, eta soluziobide osoa eskatzen du ezinbestean. Herritarrek euren joan-etorrietarako sarritan gurutzatzen baitituzte pasabide horiek, edozein delarik ere tokia. Eta, horregatik, arazoari adarretatik heltzeko eskatzen diogu Diputazioari. Ezinbestekoa da, beste herrietan egin den bezala, N-634ari izaera aldatzeko eta izaera urbanoa emateko Usurbildik igarotzen den zati osoari. Neurri horrekin, trafiko bolumena eta batez ere trafiko astuna nabarmen guxtituko litzatekeela uste du udalak, eta N-634 errepidea herriaren mugikortasun beharretara ere egokitu”.

One response to “Istripu larria gertatu da gaur Usurbilgo Luzuriaga lantegiaren parean

  1. Pingback-a: Martxoaren 17an ‘Puntu bltzk ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain’ agerraldian parte hartzeko deia | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.